SlideShare a Scribd company logo
1 of 50
ESKOLA 2.0REN AITZIDARIAK



       Gure gaiaren izenburua, Eskola 2.0 eta bere aitzindariak da. Gaur egun
eskoletan dagoen digitalizaziorako prozesua baino lehenago eskoletan horren inguruan
jadanik emanak diren proiektu ezberdinei erreparatzea garrantzitsua iruditu zaigu. Izan
ere, eskola 2.0 gaur egun pil pilean dagoen gaia bada ere, honen aurretik ikastetxe bat
baino gehiagotan, teknologia berriekin esperientzia ezberdinak bizituta dituzte jada.
Hori dela eta, egungo proiektu honen aitzindariak kontuan hartzea garrantzitsua dela
pentsatuz, iraganera jo dugu.


       Hau egiteko, bi ikastetxetako adibideak izan ditugu gure artean. Alde batetik,
Teruelgo Ariño-Alloz ikastetxera begira jarri gara, eta bertako “Aulas autosuficientes”-
en inguruan jardun. Hala ere, gure inguruko ikastetxe bateko esperientzia jaso nahirik,
Asteasuko Pello Errotara egin genuen bisita. Bertan, teknologien inguruko hainbat datu
eta bizipen jaso genituen, eta hau gutxi balitz, bertako IKT arduraduna izan genuen
gidari, gure elkarrizketako protagonista ere bera izan genuen. Honek esan zigunez bi
eskola hauek harremanetan dihardute beren proiektuak aurrera eraman ahal izateko.


       Jarraian, aipaturiko ikastetxeen inguruan hitz egingo dugu.




                                           1
ARIÑOKO ESKOLA: “AULAS

AUTOSUFICIENTES”


SORRERA:

        2003. urtean, teknologia berriek hezkuntzari hobekuntzak ekarriko zizkion
helburuarekin, martxan jarri zen “aulas autosuficientes” izeneko lehenengo
esperientzia. Honek aro berri bat suposatu zuen eskolarentzat.


        España mailan proiektua aitzindari honi “El pupitre digital” jarri zioten izena eta
hau aurrera eraman ahal izan zen Aragoiko gobernuak eta Microsoftek egindako
akordioari esker; aipaturiko azken honek beharrezkoa zen ekipamendua eman
baitzuen. Proiketu honek, komunikabidetan eragin handia izan zuen eta gainera
irakasle askoren atentzio deitu zuen.


        Ereduzko plan hau aurrera eramateko eskola aukeratua, Ariño-Alloza eskolako
L.Hko 4.mailako ikasleak izan ziren. Ariño-Alloza teruelgo probintzian dagoen meatzari
herri txiki bat da.




                                             2
BALIABIDEAK:



       Proiektua aurrera eramateko, “Tablet PC” izeneko gailuak erabili ziren; izan ere,
hauek izan dira “etorkizuneko eskolak” garatzerako garaian, internetekin batera,
ezinbesteko herramintak.


       Material honetaz gain, arbel digitalak ere erabiltzen dituzte. Hauek, sistema
teknologiko bat dira, non ordenagailu multimendia bat, interneti eta bideo proiektore
bati konektatuta dagoen. Hauek, bideo kamara baten edo bideo erreproduzitzaile
baten seinalea jaso dezake.



       Honek, zalantzarik gabe, IKTen erabilera sustatzen duen metodologia batean
sartzea bultzatzen gaitu; ikasle eta irakasleek, eskola ordu guztietan zehar baliabide
hauek erabilgarri baitituzte.




                                           3
Tablet PC-en erabilera:



       Tablet PC-ak arinak, eramangarriak, erabilerraza,…dira. Gainera, sarera eta
irakaslearen   ordenagailuarekin   konektatzeko    prestaturik   daudenez,   ikasketak
dibertigarriagoak eta aberasgarriagoak izatea ekartzen du.


       Ikasleek arkatz digitalarekin beraien koaderno elektronikoaren pantailan idatzi
baino ez dute egin behar: ordenagailuak haiek idatzitakoa testu informatiko batean
bihurtzen du eta prozesadore bati esker, informazio hori gorde eta editatu egin daiteke
(azpimarratu daiteke, margotu daiteke, taulak edo grafikoak erantsi daitezke…).


       Interneten    uneoro    konektaturik    egoteari      esker   eta   irakaslearen
ordenagailuarekin sarean egoteari esker, irakasleak edozein momentutan jaso ditzake
ikasleen lanak. Gainera, honek bere apunteak ere bidali al ditu eta momentuan egiten
ari diren lana zuzendu.




                                          4
IKT-EN ZENBAIT ERABILERA:


  -   Bakoitzak bere koaderno birtuala du; haiek editatu eta interneten
      txintxilikatzen dute.
  -   Matematika eta hizkuntzen tailerretan, jolasak sortzen dituzte ordenagailuen
      bidez Netmeeting programa erabiliaz.
  -   Egunero ikastetxeko egunkari digitalean parte hartzen dute.
  -   Prentsa digitala erabiltzen dute haien eguneroko eztabaidak egiterako orduan.
  -   Power pointak erabiltzen dituzte klaseak emateko
  -   E-maila, txata… komunikatzeko erabiltzen dituzte.




                                         5
PELLO ERROTA ESKOLAKO
                           ESPERIENTZIA

       TESTUINGURUA

       Pello Errota eskola Euskal Herriko probintzia giputzaren erdialdean aurki
daitekeen Asteasu herrian dago kokaturik, gaur egun 1484 biztanle dituen herri
horretan hain zuzen ere. Oriako haranak nagusi
duen mendi arteko sakonune batean kokatzen
den udalerri honek, hainbat herri ditu inguruan,
bere esparrua mugatzen dutenak: Larraul du
muga    ipar-mendebaldetik,   eta   Alkiza       aldiz
mendebaldetik; Aia du iparraldetik; Billabona
berriz hegoaldetik; era berean Zizurkil du muga
ipar-ekialdetik eta Aduna ekialdetik. Mendiz inguraturik babespean dagoen herri txiki
hau, Tolosako lur barrutiaren mende egoteak, Tolosaldea izeneko eskualdearen
barnean, berau osatuko duten herrietako bat izatera behartzen du Tolosatik 10 km-
tara eta Donostiatik 20 km-tara dagoen herri euskaldun hau. Tolosaldeako eskualdeak
historian zehar orohar industria mundua oso barneraturik izan du eta gaur egungo
egoerari begira ere industriak bertan duen lekua oso zabala da. Eskualdearen ezaugarri
hori ekidin ezinik, landa eremuak eta landa eremuko lan zein bizitzak berebiziko


                                             6
garrantzia duen nekazari gune garrantzitsu honetan, industriaren zaratak oihartzun
handia izan du azken urteetan. Asteasuko lurretan sortu den industrialde handi horrek
bai eta bertan aurki daitezkeen enpresa txiki zein handiek ( Bost, Echesa…), Asteasuar
diren biztanle kopurua baino handiagoa den langilegoa hartzen dute barnean. Hori
dela eta beraz, gaur egun herriaren ekonomia sustatzen duten iturri nagusi hauek,
bertako biztanleriaren diru iturri izateaz gain inguruko herrietako biztanleen
ekonomiaren iturri ere badira. Aitzitik, gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak
mixtoak dira, iturri horien artean aurki baitaitezke alde batetik, bertako biztanleriaren
zati handi baten diru iturri diren eta jadanik aipatuak diren enpresa horiek; ordea,
bertako nekazal munduak berarekiko sortua duen maitasunak, hainbati berak
ekoitzitakotik jateko eman izan dion satisfazioak eraginda, nekazal girotik jasotako
irabazietatik bizi denik ere antzeman daiteke; hori dela eta, nekazal mundua gertukoa
duten familiak asko dira, eta arrazoi berak eraginda, bertako ikasleek naturarekiko
duten harremana oso zuzena da. Hori dela eta beraz, eskola, inguratzen duen landa
eremu zabal eta euskal kultura eta ohiturak oinarri dituen nekazal munduan aurki
daiteke.


       Biztanleriaren gehiengoa euskalduna bada ere, %85a hain zuzen, eta biztanle
gehienak bertakoak izan arren, Euskal Herriko toki gehienetan gertatzen ari den
moduan, azken urteetan gorantz egin duen etorkinen kopurua ere oso nabarmena da
bai herrian bertan bai eta eskolan ere. Etorkin hauen gehiengoa inguruko herri
handietatik (Andoain, Billabona, Tolosa, Donostia…) lasaitasun bila joan direnek
betetzen badute ere, atzerritarren lekukotasunik ere antzeman daiteke: Kolonbiarrak,
Txinatarrak, Peruanoak… Hala ere bertako herritarren kopurua gailentzen ez duen
kopuruaz ari garenez, ikastetxean geroz eta etorkin gehiago egonagatik, bertakoek
dute euskarria.




                                           7
Eskola publikoa den hau da herrian dagoen eskaintza bakarra, hots, Hezkuntza
Sailaren administrazioaren menpe dagoen hau. Inguruaren eskakizunetik eta beronek
baldintzaturik beste modu batetara izan ezin zitekeenez, eskola euskalduna da D
ereduaren oinarrian eskaintzen duen ikaskuntzaren emaile, bere bizitzeko hizkuntza
euskara izanik. Hitanoaren erabilera galtzear badago ere, oraindik ere bertako ikasleen
artean hainbat elkarrizketa antzeman daitezke hizkuntz molde horretan eta hizkuntzan
ez ezik, euskal kultura beste hainbat eremu edo aspektutan ere oso errotuta dauden
seinaleak nabarmenak dira: esku pilotan, kantugintzan, euskal dantzek duten
indarrean…




PELLO ERROTA ESKOLAKO HISTORIA TXIKIA:

           Asteasuko eskola honek bere izena, eskolaren sortze lanean herrian ezagunena
eta ospetsuena zen Pello Errota bertsolariari zor dio, haren omenez jarri baitzitzaion
herrian hezkuntza emaile den instituzio bakar horri gaur egun ere arro erakutsi ohi
duen izen hori.

           Eskola egin zenean ( 1978an), Asteasuko eta Larraulgo
ikasleak hartzeko egina izan zen ( urte batzutan Aiako auzo
batzuetakoak ere hartu zituen arren). Asteasuko eskola Haur
Hezkuntzako eta OHO ko eskola izan da azken Hezkuntza Erreforma
arte (96-97 ikasturtea). Pello Errota Ikastetxea Asteasuko KUKUTE ikastolarekin bat
egin zen 82/83. ikasturtean eta ikasturte horretan bertan, OHO ko 2. maila arte D
eredua zabaldu zen; handik lau ikasturtera lortu zen ikasmaila guztiak D eredukoak
izatea..



                                            8
1990ko hamarkada hasieran, ikasle kopurua gutxitzen hasi zenean, maila
batzuk talde berean bildu beharrean aurkitu ziren. Ikasle kopuruaren gutxiagotze horri
bestalde, gehitu egin behar zitzaion, horrekin batera iristear zegoen Hezkuntza
Erreforma; arrazoi horiek
guztiak     tarteko    beraz,
eskolako lan egiteko era
egokitu eta irakasleriaren
prestaketa            burutu
beharra zegoela ikusita
lan horretan hasi ziren.


     Prestaketa horretan,
elkarlanean       aritzeko   -
irakasleek eta gurasoek- talderen batean lana egitearen beharra sumatu zuten. Hori
dela eta, Tolosaldean ordurako lanean ari zen ESKOLA TXIKITAKO TALDEAN sartzeko
komenentziaz hitz egiten hasi ziren, horretarako ikusten ziren arrazoiak hauexek
izanik:


              •     Ezaugarri beretsuko irakasleria izatea: nekazal girokoak ugari, euskal
                   elebakarrak neurri handi batean, antzeko kultura erreferentziak,
                   ikasmaila bat baino gehiago talde berean ( gure kasuan ez guztietan)...


              •     Hezkuntza Erreformarekin eskola HH eta LHko eskola izango zen
                   aurrerantzean ( inguruko eskola txikien antzera).


              •    Hezkuntza Erreformaren aurrean metodologi arloan landu beharrekoa
                   taldean lantzearen abantaila.


              •    Eskolako gurasoak, beste guraso taldeekin, elkarlanean aritzeko gune
                   aproposa zela uste izatea.


          Era horretan hasi ziren beraz lanean, irakasle taldeetan eta gurasoenetan parte
hartuz eta horrela jarraitzen dute gaur egun ere. Ikasturtez ikasturte aztertu izan da
partaidetza eta jarraitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, bertako lanerako


                                                9
grina ikusirik bai eta horrekin lorturiko emaitzak antzemanik ere. Geroak esango du
noiz arte jarraituko duten taldekide izaten- Larraul eta Asteasu hazten ari den neurrian
ari baita hazten eskola ere-. Une honetan berriro ikasmaila bakoitzeko gela bat dute,
eta, ESKOLA TXIKIEK DUTEN EZAUGARRI nagusiena ( ikasmailak bateratuta) edukitzeari
utzia diote jadanik.


SORRERA:               TEKNOLOGIA                BERRIEN             APLIKAZIOA

IKASTEXEAN


         Asteasuko Pello Errota ikastetxean duela hamabost bat urte hasi ziren
teknologia berrien mundua ikastetxean txertatzen. Ikastetxean ordenagailu bakar bat
zegoen eta teknologiaren mundu horretan barneratzeko asmo hori aurrera eramatea
ezinezkoa zenez, bigarren
eskuko     lau    ordenagailu
erosita ekin zioten lan horri.
Programak egitea izan zuten
lan   horren      abiapuntua,
orduan      ez    zegoen   ez
programarik, ez multimedia
programarik, internet ere asmatzeke zegoen…eta gabezia horiei aurre egitea zenez
lehen urratsa, beren kabuz eta zekitenetik abiatuta, programak egiteari ekin zioten
1994-95.urtean.


         Guzti honen helburua, garai hartan eskoletan informatika sartzea izan zen;
teknologia berri horiek, garai hartan zeuden aukerekin aditzera edo eta ezagutzera
ematea etorkizuneko heldu izango ziren ikasle haien artean. Garai hartan, OHO zegoen
eta 12 urtetik 14 urte bitarteko ikasleengan informatika saioak ematen ziren, astean
ordubetez informatizatzearen inguruan urrats berriak ematea ahalbidetuko zuen
informatika saioak. Garai hartako informatika saio haiek gaur egun teknologia berrien
erabilera eta irakaskuntzarekin zerikusirik gabeak izatearen arrazoiz, gaur egungo
egoerarekin, hauek lantzearekin lortu nahi diren helburuekin…parekotasunik gabeak
dira. Gaur egun ez da informatika saiorik ematen, ez da astean ordubetez teknologia


                                          10
berrien erabilera hutsa egitean oinarritzen; gaur egun, informatika arlo guztietan dago
txertaturik, eta beraz arlo desberdinen lanketarako bide izateko izaera du.


       Ikasleei hasierako lehen urrats haietan jaso zuten esperientzia eta ezagutza
haiek, oso positibo eta aberasgarriak suertatu zitzaizkien, eta haien erantzuna ere oso
ona izan zen. Ikasleek beren bizitzan lehen aldiz ikusi eta ukitu zituzten lehen
ordenagailuak izateak, beraiengan zirrara berezia sortu zuten eta txuri beltzeko
ordenagailuak izanagatik ere, tresna berri haiekiko enpatia handia erakutsia zuten.


       Gurasoek       ordea,     hasiera         batean
ordenagailuekiko lehen kontaktu horretan ez zuten
eragin handiegirik izan, beraientzat ere gauza
arrotza izateak horretan zer ikusia izanik. Ordea
gerora, gurasoek teknologia berri horien inguruan
erakutsitako interesa dela eta eskolak bere gain
hartua zuen zama hura arintzeko laguntza eskainia
zuten eta horren erakusle izan liteke agian, eskolari
ordenagailuren bat edo beste erosi izana.




GAUR EGUN ORDENAGAILUEN INGURUAN EGITEN DEN

ERABILERA


       Gaur egun ikastetxeko ikasle zein irakasleek teknologia berrietaranzko zein
ordenagailuen erabileraranzko duten joera, oso handia da. Esan berri dugun bezala,
teknologia berriak bai eta informatika ere, arlo guztietan txertatuta daude eta hori dela
eta, ikasgai denetan, ikasgai denetarako, toki guztietan eta ordu guztietan egiten dute
hauen erabilera. 2002.urtean, Pello Errota eskola proiektu desberdinetan barneratzen
hasi zen eta horien artean garrantzizkoena litzatekeena, Microsoft enpresarekin bat
eginik aurrera eramandako tablet-en esperientzia litzateke. Pello Errotak Microsoft-
ekin izandako hartu eman horretan, Microsoft enpresak jadanik estatuko Ariño izeneko


                                            11
beste herri bateko eskolarekin harremanetan martxan jarria zuen proiektu hori bera
bultzatu nahi izan zuen erkidegoan ere. Beraz, Euskal Autonomi Erkidego mailan,
jadanik estatuan martxan jarria zen proiektu hori bera aurrera eramateko aukeratua
izan zen Asteasuko Pello Errota ikastetxea eta horretan lehen urratsak ematen
laguntza handitzat izan zuten Ariñora egindako bisitaren ostean, proiektuari ekin
zioten eskola honetan ere. Laugarren mailako ikasleak izan ziren proiektu hau aurrera
eramateko lekuko nagusienak, izan ere, laugarren maila horretan ikasle bakoitzak bere
tablet-a edo ordenagailua izanik eraman zen aurrera, gainerako arbela digitalekin
etabarrekin batera. Horrekin eman zioten hasiera beraz eskolako proiekturik
garrantzitsuenetakoa izan zen horri. Gerora, eta aurreko proiektu horretan era berean
barneraturik izanik, Smart arbela digitalaren enpresak ere antzeko proiektu bat ere
eskaini zion Asteasuko eskola horri eta horretan ere sartu ziren. Aro berri bati eta
proiektu berri bati ere emana dio lekua era berean Pello Errota eskolak, martxan jarri
berria izan den eta derrigorrez aplikatu behar izan duten Eskola 2.0 proiektu horrekin.


       Adinaren arabera teknologia berrien zein ordenagailuaren erabilera modu
desberdinetan egiten dutela uka ezina da. Haur Hezkuntzari dagokionean,
ordenagailuak gelan bertan hartzen duten lekua, txoko batean txertaturik daudela
hartzen dute; hori dela eta beraz, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean aurki daitezkeen
bi ordenagailu horiek ordenagailu txokoaren baitan aurki daitezke. 3 urteko haurrak iaz
oraindik ere informatika gelara joaten ziren; ordea, eta aurten haurren kopuruak gora
egin izanaren arrazoiz informatika gelaren erabilera egiterakoan saio gehiago behar
izatea ekarri zuen, eta horrek guztien beharrak asetzeko zailtasunak izatea berarekin.
Hori dela eta beraz, ikastetxean aurki zitezkeen ordenagailurik zaharrenak haur
hezkuntzako geletan banatu zituzten eta horrek beraz aukera eman zuen neurri
horretan gaur egun haur hezkuntzako geletan txoko moduan aurki daitezkeen bi
ordenagailu horien erabilera egiteko eta informatikako gelara etortzea ekiditeko. Hala
eta guztiz ere, haur hezkuntzako ikasle hauek arbela digitalaren erabilera beharrezkoa
dutenetan, Lehen hezkuntzako geletara zein liburutegira joaten dira. Txikien horiekin
hasten dira informatikaren mundura gerturatzen eta lehenengo kontaktu hori izaten:
xagua ukitzen, xaguaren mugimendua kontrolatzen, xagua puntu jakinen gainean




                                          12
pausatzen, xaguarekin nahi den horren gainean “klik” egiten… horretarako hainbat
programa txiki erabili izan ohi dituzte.


       Ordea, lehenengo mailatik aurrera informatika gelara joateko ohitura izan ohi
dute, bertan hamabosten bat ordenagailu izanik norberak bere aurrerapenak emateko
bidea eskaintzen baitu, norberari dagokion mailan beti ere. Ordea eta ordenagailuen
zein teknologia berrien erabilera hori informatikako gelan egiten den erabilera
horretara soilik ez mugatzeko asmoz, gelan bertan ere badute ordenagailu bat,
proiektorea etabar… hauekin informazioa bilatu, guztien artean bilatutako hori landu,
eskulanak egin, marrazkiak proiektorearen bidez enfokatu eta horiek kopiatu…egiteko
aukera izaten dutelarik.


       Gobernuaren eskutik etorria den eta erkidegoan zein estatu mailan eskola
guztietan piskanaka instituzio hauek digitalizatzen joateko helburuz martxan jarri den
Eskola 2.0 proiektu horren haritik, bosgarren mailako horiek ( bosgarren mailako
horiek baitira Eskola 2.0ko proiektuan daudenak) jada bakoitzak bere ordenagailua
dute, eta horiek gehienbat ba informazioa bilatzeko…erabiltzen dute.




BALIABIDEAK



       HARDWAREA

       Ariñora eginiko bisitatik ikasitakotik eta Microsoftek eskainiriko proiektu hori
ere bera izanik, microsoft eta Pello Errota ikastetxeak aurrera eramandako proiektu
hori gauzatzerako orduan izandako laguntza eta baliabideak ez dira asko ezberdintzen.




                                           13
Proiektua martxan jarri zen laugarren mailako ikasle horiek guztiak hornitzeko
adina Tablet PC idazteko arkatz digital eta guzti aurki daitezke, hauek sare baten bidez
internetera eta irakaslearen ordenagailura ere konektatuak izanik.




       Horrez gain, ziklo guztietan gaur egun proiektore bat aurki daiteke bai eta
hauek proiektatuak izateko arbelak ere, arbela hauek izanik: beledak, pantailak,
ikastetxean zehar aurki daitezkeen bi Smart arbela digital…Ziklo guztietan gutxienez
bat aurki daiteke beraz eta ziklo batzuetan badira bi ere: 1.zikloan bi proiektore eta bi
arbel aurki daitezke, 2.zikloan proiektore eta arbela bakarra eta 3.zikloan bi proiektore
eta bi arbela aurki daitezke. Honez gain, liburutegian ere        proiektorea eta honi
dagokion arbela digitala ere aurki daiteke.




       Horrez gain bestalde, haurren lanak zein bestelako
baliabideak proiektatzeko erabiliak diren eta zintzilik aurki
daitezkeen kamara analogiko bana ere aurki daiteke
ikastetxeko gela bakoitzean.


                                              14
Duela hamabost urte hasi zen informatizatzeko lehen pausu haietatik aurrera
ikastetxeak beregain hartu dituen proiektu guzti horien bidez, baliabide ugari ekarri
ditu ikastetxe honetara eta gaur egun nabarmentzekoa da bertan aurki daitekeen
ordenagailu kopurua, guztira 40ren bat ordenagailu aurki baitaitezke ordenagailu
eramangarri, finko, Eskola 2.0 proiektukoak…kontaturik.




       SOFTWAREA



              PROGRAMA BEREZIEN ERABILERA

       Ikastetxeko ordenagailu guztietan, multimedia programa desberdin asko
jadanik barnean sartuta dituzte, hau da, CD-rom desberdinak, CD-interaktboak,
multimedia programa desberdin guzti horiek…ordenagailu guztietan sartuta daude.
Duela lau bost urte egindako lan horren fruitu gisa, gaur egun arloka sailkatuta
(ingurunekoak, matematikakoak, musikakoak, euskerakoak, ingelerakoak…) dauden
berrogeirenbat programa aurki daitezke ordenagailuetan bertan. Ordenagailuetan
sartuta dauden multimedia programa guzti horiek beraz, CD-rom ak erabiltzeko
beharrik ez izatea dakar, horrela eta ordenagailua piztearekin batera ageri den lehen




                                         15
pantaila horretan aurki daitezkeen arloka sailkaturiko programa horietatik zuzenean
sartzeko aukera ematen baitu CD-rom-ak erabili gabe.


       Jadanik ordenagailuen barnean aurki daitezkeen programa horiez gain
irakasleek beraiek euren lanak zintzilikatzeko, hainbat ekarpen jasotzeko, informazioa
bilatzeko…interneten erabilera ere egiten dute. Horien artean ondorengo Blog horiek
aurki daitezkeelarik:




                            Eskolako BLOG-ak:


               "BLOG NAGUSIA"
               "LITERATURA-TXOKOA" bloga
               "ARTEA" bloga
               "ENGLISH CORNER" bloga


       Haur Hezkuntzan ia ikastetxe guztietan erabiliak diren Urtxintxako CD
interaktibo horien erabilera ere egiten dute (xango, ttantto…) baina horiez gain
badaude beste programa txiki asko batez ere informatikaren munduko lehen urrats
horiek ematen hasteko saguaren erabilera kontrolatzen ikasteko… Haur Hezkuntzako
lau-bost urtekoek programa horien erabilera ere egiten dute esaterako arloka
antolaturik dagoen ikasguay programaren barnean aurki daitezkeen jardueren bidez,
baina horrez gain ikasleei nahi dutena eta momentuan behar duten horretan aritzeko
askatasun eta aukera ematen zainez (irakasleak oso gutxitan gidatzen ditu) interneten
eta Youtuben bideoak ikusteko, notiziak ikusteko…aukera izaten dute. Txikitatik
informatikara gerturatu izanaren arrazoiz bost urteko haurrek ordenagailuen
maneiuan duten erraztasun horretaz baliaturik interneten erabilera egiten ez
dutenetan egiten duten bestelako maneiua ondorengo programa txiki horien bidez
egiten dute:




                                         16
Haur eta Lehen Hezkuntzako WEB ORRIAK


       IKT-ko arduradun batzuk (Asteasuko IKT-ko arduradun tartean izanik) Lasarteko
berritzegunean interneten euren ikasleentzako interesgarriak ziren web gune
interesgarriak bildu izanaren lanaren ondorioa da Ikasguay. Gaur egun hirurehun-etik
gora jolas edo orrialde interaktibo interesgarrienak aurki daitezke bertan arloka
sailkaturik (euskara, gaztelania, ingelesa, hiztegiak, matematika, ingurunea, musika,
plastika, denetarik, denborapasak,); beraz arlo bakoitzean aurki daitezkeen jolas
interaktibo horiek jasotzen dituzten orrialde horiek azalpen txiki batez barnean
jasotzen dutena azaltzen dute.




Gaur egun ikasleen                                                 erabilerarako
digitalizaturik dauden eta arloka sailkaturik aurki daitezkeen programen presentzia
nabaria bada ere, digitalizazioaren aro horrek irakasleen zein ikastetxeko kudeaketa
eta funtzionamenduaren barnean ere bere aztarnak utziak ditu; izan ere, gaur egun
Pello Errotako artxibo eta dokumentu guztiak digitalizaturik egoteak, idatzizko
artxiboak desagertzea eta 40.000 artxibo digitalizatu baino gehiago egotea ekarri du.



ESKOLA 2.0REN INGURUKO IRITZIA.

       Asteasuko Pello Errota ikastetxea Eskola 2.0 proiektuaren eskakizun eta
beharretara ondo moldatzen ari da aldez aurretik izandako tableten esperientziak
horretan asko irakatsi izanaren arrazoiz, bai eta sor daitezkeen arazo horiek proiektu
haren bidez sortu izanak, proiektu honen bidez sor daitezkeen arazoei irtenbidea nola
eman jadanik ikasia dutelako; hortik jada pasata egote horrek, proiektu honek zer


                                          17
suposa dezakeen jakitun egotea ahalbidetu die, eta guztia antolatzea ez zaie gehiegi
ere kosta izan. Orokorrean ikastetxeko IKT arduradunaren hitzetan, bere iritziz Eskola
2.0 proiektu horrek ez duela funtzionatuko azaldu du, proiektua planteatuta dagoen
bezala egotearen arrazoiz, bere ustez horrela ez baitago egiterik. Informatikaren
alorrean, eskoletan bada arazo handi bat, (Asteasuko IKT arduradunaren ustetan)
arduradunek ikusi nahi ez dutena; eskola ezberdinetan informatikak duen egoera
behatzeko aukera izanez gero, normalean egoera hori IKT-ko arduradun batekin oso
lotuta egon ohi da: IKT arduradunik ez badago, normalean ez du funtzionatzen. Hori
dela eta, eskola desberdinetako irakasle eta profesionalek aspalditik soinketa irakasle
bat dagoen bezala IKT irakasle bat egotearen beharra eskatzen eta aldarrikatzen ari
dira: irakasle edo dinamizatzaile bat, eta ez teknikari bat, horretarako enpresa
mantenua dagoela adieraziz. Horrela IKT irakasle edo dinamizatzaile horrek dagokion
arlo horretan jakin beharko luke, arlo pedagogikoa ere bereziki kontrolatuz. Hori gabe,
hau da IKTen arlo horretan espezializatua ez den irakaslerik gabe, guzti hori aurrera
eramatea zaila ikusten du eta gobernuak arazo hori onartu nahi ez izateak, arazoa
areagotu egite duenaren iritzia du. Orain zabaldu berri den eskola 2.0ko proiektu horri
dagokionean, teorian oso polita geratu zaienaren iritzia du, ordea praktikan jadanik
hainbat arazo antzeman direla ere argi utzi du. Irailean Eskola 2.0 proiektu horri
erantzun nahian hasi ziren 5.mailako tutorea, ingeleseko irakaslea, PT irakaslea, eta
gero azken momentuan Ikt arduradunak ere prestatzen (zeren eta hasieran ez zuten
asmorik); eskola bakoitzetik hiru irakasle baino ez, eta hiru horiek lau hilabete hutsez
formatzeko ahalegin hori ez du nahikoa ikusten. Atzean IKT arduraduna baldin badago
funtzionatuko duelako ideia oso argi dauka eta baldintza hori ezean proiektuak ez
duela aurrera egingo ere oso argi du. Baldintza gabe aurrera ez egitearen arrazoitzat
bere bizi esperientziak jarriak ditu: “hemen etengabe, ia egunero…ordenagailuak
berriak izan arren ere arazoak sortzen dira; agian egun batean konexiorik ez dago, edo
tontakeri txikiak…eta tutoreak zer egin behar du? tutoreak ez daki nola konpondu
arazoa.” Hori dela eta horrela gauzak ongi egin ezin daitezkeela azpimarratu du.




ETORKIZUNARI BEGIRA



                                          18
Pello Errota ikastetxeak oso garbi dauka aurrera begira lortu nahi duen hori
azaltzerako unean. Gaur egun informatika sartzen ari da inguruko eskoletan ikastetxe
honetan jadanik duela urte batzuk horren aldeko apustua egina bazuten ere. Orain
eskola 2.0ko proiektu horrekin laguntza gehiago izango dutenaren itxaropena dute,
baina dena dela orain arte ere ikastetxe honek ahal izan duenarekin eta bere erara
moldatu eta jarraitu du. Arbela digitalak orain modan jarri eta gainerako ikastetxetan
montatzen ari dira, baina Pello Errota hasi zen horretan duela bost bat urte. Lan haren
ondorioz, gaur egun ziklo guztietan badago proiektore bat gutxienez, eta arbela ugari
ere aurki daitezke: izan daiteke beleda, izan daiteke pantaila bat, aurki daitezke bi
digital ere…Ziklo guztietan gutxienez bat aurki daiteke eta ziklo batzuetan badira bi
ere: 1.zikloan 2, 2.zikloan 1 eta 3.zikloan 2; liburutegian ere badago. Orduan, hori da
ikastetxeak eta bertako profesionalek ere lortu nahi dutena: gela guztietan edo gela
guztiak, gela digitalak bihurtzea, gobernuaren laguntzarekin edo gobernuaren
laguntzarik gabe. Laguntza etorriz gero hobe, baina laguntzarik gabe ere helburu hori
lortzeko bidean borrokatzeko prest agertu dira, baliabide horiek eskura izatea
beharrezkoa jotzen baitu ikastetxeak. Adibidez, badaude zenbait gauza, Ariñoko
esperientziarekin loturik, hortik hartu zutena: bideo kamararen esperientzia kopiatu
zieten soilik, baina deskubrimendu handia Asteasuko IKT-ko arduradunaren hitzetan.
Kamara bat, bideo kamara analogiko bat, zintzilik jarri eta, horren bidez proiektatzeko
aukera izateak aspaldiko arazo bat konpontzea dakar berarekin; modu honetara haur
baten idazlan bat zuzentzeko orduan adibidez, bideokamararen azpian jarri eta denon
artean zuzentzeko aukera ematen du guztioak gauza bera une berean ikusteko aukera
izanik eta fotokopiak sor ditzaketen eragozpenak alde batetara utziaz.




                                          19
ESKOLA AITZINDARIEN KONPARAKETA
                                                                     Asteasuko Pello
       ESKOLA                     Ariño-Alloza eskola
                                                                      Errota eskola
                              Teknologiak leku handiegirik      Teknologiak leku berri bat
                              hartzen ez duen meatzari herri    hartzeko bilaketa horren
                              txiki      batean,       berau    prozesuan,          berau
Microsoftek eginiko apustua   zabaltzearen aldeko apustua.      zabaltzearen       aldeko
                                                                apustua.



Microsoft-en proiektua jaso   Lehen hezkuntzako 4.mailakoak Lehen       hezkuntzako
      duten ikasleak                                        4.mailakoak


                              •   Tablet PC-ak arkatz digital    •Tablet Pc-ak arkatz
                                  eta guzti.                      digital eta guzti.
                               •  Arbela digitala.            • 2 arbela digital,
                               •  Proiektorea.                    beledak              eta
                               •  Ordenagailu multimedia.         pantailak:1.zikloan
                               •  Bideo kamara.                   bi, 2.zikloan bat eta
                               •  Internet.                       3.zikloan             bi.
                                                                  Liburutegian         eta
                                                                  informatika gelan ere
                                                                  bai.
       Baliabideak                                            • Proiektoreak:
                                                                  1.zikloan bi, 2.zikloan
                                                                  bat eta 3.zikloan bi.
                                                                  Liburutegian         eta
                                                                  informatika gelan ere
                                                                  bai.
                                                              • Ordenagailu
                                                                  multimediak.
                                                              • Bideo kamara bat
                                                                  gela bakoitzean.
                                                              • Internet.
                              Ikasle eta irakasleek eskola Ikasgai denetan, ikasgai
                              ordu guztietan baliabide hauek denetarako,              toki
       Metodologia
                              erabilgarri dituzte.           guztietan      eta      ordu
                                                             guztietan




                                      20
PELLO ERROTAKO ELKARRIZKETA


Noiz hasi zineten teknologia lanetan?

       Puff.. hamabost urte edo orain dela hamabost urte…ni etorri nintzenean
ordenagailu bakar bat zegoen eta orduan hasi ginen, orduan erosi genun bigarren
eskuko lau ordenagailu eta horrekin hasi ginen. Programatzen hasi ginen, programak
egiten…garai hartan ez zegoenez, beste mundu bat zen. Esplikatzea… esan nahi det,
orduan ez zegoen ez internetik, oraindikan asmatu gabe zegoen eta…edo multimedia
programak eta gauza guzti horiek orduan ez zeuden, eta orduan ba programak egiten…


Eta zein helbururekin edo?

       Garai hartan? Ba informatika sartzea besterik gabe…pues hori, teknologia
berriak garai hartan zeuden aukerekin hastea… Eta orduan, informatika berez ematen
genuen. OHO zegoen oraindik, esan nahi dut hamalau urte arte, eta ba hamabi urtetik
aurrera astean saio bat, informatika saio bat eta ez du zer ikusirik gaur egungo
egoerarekin, gaur egungo helburuekin etabar bai? Esan nahi det, gaur egun
informatika saiorik ez dago, esan nahi det, informatika saiorik ez dugu ematen,
informaika txertatuta dago arlo guztietan, ezberdina da…


Eta zein izan zen ikasleen erantzuna?

       Pues…ordenagailu txuri beltzak oraindikan, baina jo, beraientzako ikusi zuten
lehenengo ordenagailua izan zen…oso gustura zeuden…


Eta gurasoek horretan eraginik izan zuten edo…

       Hasieran ez…gero hortik aurrera bai…gerora gurasoren batek erosi ziguten
ordenagailuren bat…osea, ondo hartu zutela, eta lagundu egin zutela ez? Bai, bai…


                                         21
Eta gaur egungo erabilera ordenagailuen inguruan?

       Puf..denetan, denetarako, toki guztietan, ordu guztietan…eta eztakit, hasi ginen
sartzen uste dut azken zortzi urte hauetan proiektu desberdinetan sartu gea, ba
eztakit, microsoft enpresarekin bat tablet-en esperientziarekin…ez dakit entzunda
dezuen…Ariñoko hori, aulas autosuficientes…Bai, hori da, Ariñora bisita egin genuen,
harea, eta ba microfot enpresak ere egin nahi zuen horrelako esperientzia bat hemen
erkidegoan, eta bueno ba aukeratu ziguten eta horiekin hasi ginen ba laugarren maila
batean, ikasle bakoitzak tabet bat, ordenagailu bat eta arbela digitalak eta horrekin
hasi ginen… hori izan zen proiektu bat. Eta gero ba Smart enpresak ere, arbela
digitalaren enpresak ere horrelako proiektu bat eskaini zuen eta hor ere sartu ginen…
eta orain ba, Eskola 2.0 ren proiektu hoenkin ba derrigorrez sartu behar izan dugu…
horregatik esaten det, ba ya ez dakit zenbat ordenagailu, ez dut kontrolatzen baina
40ren bat ordenagailu eramangarriak, finkoak, proietoreak, arbela digitalak…ziklo
guztietan…eromena…


Eta adinaren arabera modu desberdinetan erabiltzen dituzue?

       Bai, haur hezkuntzan, hor dute ordenagailu txokoa, gela bakoitzean dituzte bi
ordenagailu. Eta gero ya, lehenengo mailatik aurrera informatika gelara joaten dira, eta
gero gelan bertan ere badute ordenagailu bat, proiektorea etabar…orduan bai, aldatu
egiten da. Eta gero ya bosgarren mailatik aurrera bai, aldatzen da bosgarren mailako
horiek dira Eskola 2.0ko proiektuan daudenak, eta hoiek jada bakoitzak bere
ordenagailua dute, eta horiek ba gehienbat ba informazioa bilatzeko…erabiltzen dute.
Eta gero ya ba txikiekin, 3 urtekoekin hasten gera ba lehenengo kontaktuarekin…ba
hori, xagua eta hori oso polita da ikustea…xagua hartzen dute eta gero horrela klik-klik
egitean beste aldera joaten zaie…Iaz oraindik informatika gelara joaten ziren, eta
haurten ba hori gehiegi zeuden eta orduan informatikako saio gehiago behar
genituen…eta orduan, ba hori ordenagailurik zaharrenak ba haur hezkuntzako geletan
banatu genituen…eta orain ya ez dira etortzen.




                                          22
Eta, programa berezirik edo badaukazue?

       Bueno, ordenagailu guztietan, multimedia programa asko sartuta ditugu, esan
nahi det, cd-rom ba hori multimedia programa horiek, cd-rom-ak erabili beharrean
aspalditik sartuta ditugu multimedia programa guzti horiek ordenagailu guztietan,
orduan dira, ba eztakit berrogeirenbat programa arloka sailkatuta, ba ingurnekoak,
matematikakoak…eta orduan ba hortik zuzenean hortik sartzen dira ba cd-rom-ak eta
erabili gabe, oso erosoa da. Baina horrela programa berezirik, ba denetik…
Eta adibidez haur hezkuntzan zer erabiltzen dezute? Eske adibidez,

guk daukaguna da ba urtxintxako horiek; ba ttantto eta xango eta

horiek…baina hemen horiek erabiltzen dituzte edo…


       Ba, bai horiekk ere bai, baina gero horiez gain badaude beste programa txiki
asko ba batez ere asteko saguaren erabilera kontrolatzen eta hori dena, programa txiki
horiek interneten daude dohainik dira, eta gero ikusiko dugu ia zer dauden, oso gauza
olitak daude haur hezkuntzarako .


Eta zer esango zenuke Eskola 2.0ren inguruan, zer iritzi daukazu?

       Ba…aber, gu oso ondo ari gara moldatzen baina tableten esperientzia
genuleako; hortik jada pasata geunden eta bagenekien zer zen hau eta… ba ez zaigu
gehiegi kostatu hau dena antolatzea. Baina orokorrean niri iruditzen zait ez duela
funtzionatuko horrela, planteatuta dagoen bezala, horrela ez dago egiterik.
Informatika, hor eskoletan badago arazo haundi bat, ez dakit, ba arduradunek ikusi
nahi ez dutena; eta da, ba joaten bazarete edo begiratzen baduzue eskola
ezberdinetan informatika egoera, normalean oso lotuta dago IKT-ko arduradun
batekin; ez badago, normalean ez du funtzionatzen. Horrelako erreza da. Orduan,
aspalditik eskatzen ari gara, ba soinketa irakasle bat dagoen bezala IKT irakasle bat
egon behar du; irakasle edo dinamizatzaile bat, ez teknikari bat, bai? Horretarako dago
enpresa mantenua. Baina bai, uste dut, horretan jakin behar duela eta arlo
pedagogikoa oso ondo kontrolatu behar duela. Eta hori gabe, ba…eta hori ez dute



                                          23
onartu nahi… Orain eskola 2.0ko historia honetan, teorian oso polita geratu zaie, hasi
ziren Irailean prestatzen 5.mailako tutorea, ingeleseko irakaslea, PT irakaslea, eta gero
azken momentuan Ikt arduradunak ere deitu zituzten, zeren eta hasieran ez zuten
asmorik. Bakarrik hiru horiek, bale. Eta hiru horiek zer, formatuko dituzu lau
hilabetetan mobida horretan sartzeko?puff… atzean IKT arduradun baldin badago
funtzionatuko du,    bestela ez.    Bestela ez zere, hemen etengabe, ia egunero…
ordenagailuak berriak dira baina agian egun batean konexiorik ez dago, edo tontakeri
txikiak…eta tutoreak zer egin behar du?tutoreak ez daki. Eta orduan, ba neretzako
koxka hor dago. Eta bueno, pues hori, egiteko modua eta argazkai atera behar dute,
eta lehenbailehen eta azkar…baina horrela, ez dira gauzak ondo egiten.
Eta aurrera begira zer asmo?

       Ba gure kasuan garbi dago, informatika sartzen ari da, orain eskola 2.0ko
historia horrekin laguntza gehiago izan dugu, baina dena dela orain arte ere gu geure
erara moldatu gara eta jarraitu degu. Arbela digitalak orain modan jarri dira eta
montatzen ari dira, baina gu hasi ginen horretan duela bost bat urte: ziklo guztietan ba
hori badago proiektorea gutxienez, eta arbela izan daiteke ba beleda, izan daiteke
pantaila bat, izan daiteke bi digital ere baditugu…baina bueno, ziklo guztietan badugu
gutxienez bat eta ziklo batzuetan baditugu bi (1.zikloan 2, 2.zikloan 1 eta 3.zikloan 2);
liburutegian ere badago. Eta orduan, hori da guk lortu nahi deguna: gela guztietan edo
gela guztiak, gela digitalak bihurtzea, gobernuaren laguntzarekin edo gobernuaren
laguntzarik gabe, berdin zaigu; etortzen bada laguntza hobeto, baina bestela berdin,
hori beharrezkoa da. Ba adibidez, badaude zenbait gauza, ba Ariñoko esperientzia,
piskat horrela ezagutzen baduzue, ba hortik hartu genuen…bueno guk hara egin
genuen esperientzia niretzako izan zen zoragarria, bakarrik kamararen, bideo
kamararen esperientzia kopiatu genien. Kamara bat, bideo kamara analogiko bat,
horrela zahar horietako bat horrela zintzilika, pues hori, hori proiektatzeko; esan nahi
dut,   haur baten idazlan bat zuzentzeko, hor jarri proiektatzen duzu, eta zuzentzen
duzu. Osea, hori bakarrik, eta orain ba gela guztietan badegu kamara bat. Eta orain,
hori adibidez, hori eta gero, orain dela pare bat urte atera dute dokumentu bat, ez
dakit nola deitzen den “lector de documentos” edo horrelako zerbait, eta hori da ba
azken finean kamara bat. Horrekin lortzen duzuna da, aspaldiko arazo bat konpontzea



                                           24
eta hori da ba hori: nola hartu haur batek idatzitakoa eta goazen denok zuzentzera
hau. Denok. Fotokopiak, bale. Fotokopiak atera eta zuzendu. Baina hau da, jarri
momentu batean eta benga guazen denok batera zuzentzera. Zoragarria. Eskulan bat
ere adibidez, eskulan bat erakusteko, pajarita bat nola egiten den, kamara azpian zu
jartzen zara hor eta denak ikusten dute pantailan zu egiten ari zarena. Eta da ba hori,
kamara bat. Premiako arduradunei askotan esan izan diogu, hori nahiko merkea da eta
ba hornitu eskola horrelakoekin. Baina kasurik ez. Pues bale.




       ESKOLA 2.0 PROIEKTUA

       Behin iragana ezagututa, orainari helduko diogu. Horretarako, Eskola 2.0
proiektuaren inguruan hitz egingo dugu: zer den, nola eramaten den aurrera, zer
baliabide dituen, proeiktu telematikoak… Hona beraz, puntu guzti horien xehetasunak.


       SARRERA

       Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0.
Ikastetxe askotan digitalizazioaren aldeko apustua egin zen, IKT-ak heziketan eragiteko
beharrezko baliabidez horniturik zegoelarik. Hau dela eta, honen asmorik nagusiena
IKT-ak ikastetxeetan integratzea da. Baina jakina,
ez    da     ikasle    bakoitzari     ordenagailu
minieramangarri bana ematea bakarrik, funtsean
XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jartzea
da, azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko
konektibitatedunak,     ikasgelak    INTERNETera
zabaldu behar direlako eta gure ikasleek,
jatorrizko gizaki digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako.


                                           25
Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas
prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak
hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTa
beste baliabide bat bihurtzea nahi da, alegia, ikasle orok eguneroko jardunean
erabiliko duen beste lan tresna bat izatea.


       Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra irakasleen eskutik
eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten
irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte IKT tresnak balabide didaktiko gisa
erabiltzeko metodologian gaituak.


              2.0 Eskola programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan,
Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren
Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta
hori 2010. urteko ekitaldian ikusi zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak
guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko
prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean.


              Proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte,
oraindik Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin zuzeneko
kontaktua badute ere, oraindik ez dira Eskola 2.0 proiektuan sartu.




                                              26
HELBURUAK

       Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak anitzak diren arren, hona hemen
horietako batzuk:


   •   Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
   •   Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
   •   Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
   •   Eten digitala murriztea.
   •   Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean
       sustatzea.
   •   HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.


       Helburu guzti hauek oso garrantzitsuak dira eta gaur egungo ikastetxeetan
txertatuta daude. Hauen helbururik nagusiena heziketa kalitatea hobetzea da eta hau
lortzea ezinbestekoa da egungo sisteman. Hori dela eta, gisa honetako programa
berritzaileak ikastetxeetan erabiltzea esanguratsua izango da eta aldi berean
aberasgarria.


       EKIPAMENDUA

       Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea
beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen,
honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da:


       HARDWAREA


                        HARDWAREA
                GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA


- Armairu elektrifikatua eramangarrien


                                           27
bateriak      kargatzeko       eta    berauek
gordetzeko,       28         ekiporentzat.
Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm
(zabalera x altuera x sakonera).




- Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko
azalera aktiboduna eta altuera doigarria
duena.
Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm
(zabalera x altuera x sakonera).



- Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko
eta bi minieramangarri + TFT + teklatua
irakasleentzat.


- Wifiko sarbide gune bat, gelako
ordenagailuak      bai       intranetera     bai
internetera konektatzea ahalbideratuko
duena.
              IKASTETXE BAKOITZEKO EKIPAMENDUA


-Wifi kontrolagailu bat sare birtualak
definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta
egiaztapena            eta        segurtasuna
kontrolatzeko.




                                                   28
Ikastetxe batean egon beharreko baliabide eta material desberdinak zein diren
esan eta gero, ikastresnak zein diren azaltzea egokia iruditzen zaigu. Mini ordenagailu
hauek bakarrik izatea ez da garrantzitsuena baizik eta, hau aurrera eramateko
ikastresnak instalatuta izatea ere beharrezkoa da. Ordenagailu txiki hauek hutsik datoz
eta haurrek erabili ahal izateko, landu nahi diren edukiak bertan instalatzea edo
txertatzea ezinbestekoa da.


SOFTWAREA

       Ordenagailu    eramangarriak    ikastetxeetan   entregatuko    dira,   oinarrizko
softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du:
GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional.




       Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice),
nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako
aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak
eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste
badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza
Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio
ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu
dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.




                                          29
EDUKIAK
       Aitzitik esan bezala, interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu
behar da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-
erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen du, eta
Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.


       Era    berean,     metodologia-proposamen         guztiak   aurrera
ateratzeko material bereziak egongo dira.




       Lehen Hezkuntzako 5-6. mailako ikasleek adibidez, hainbat eduki lantzen
dituzte: ingurune arloa, matematina, euskara, gaztelania eta ingelesa. Hori dela eta,
aurretik aipatutako eduki digital hauek ordenagailuan bertan txertatzea beharrezkoa
da. Ondorengo irudietan argi ikus daiteke. Goiko irudi honetan, ingeleseko irakasleak
hainbat irudi hartu eta hauen izenak esateko aipatuko die eta beheko irudiak berriz,
umeak arbel digital baten aurrean aurkitzen dira. Beraiek ezkerretara dituzten irudi


                                            30
horiek eskuarekin hartu eta eskuinetara dauden izenekin lotu beharko dute. Irudi
hauek konparaketa txiki bat egin dugu (irudiak hitzek baino gehiago esaten dute eta).




                                          31
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

       Ekipamendu guztia eta ikastresna egoki guztiak zein diren ikusi eta gero, esan
behar da, irakasle nahiz tutoreek beharrezko prestakuntza jasotzea ere nahitaezkoa
dela. Alde batetik, ezagutzen ez duten proiektu baten aurrean daudelako eta bestetik,
ezagutza minimo batzuk hartzea ezinbestekoa delako. Prestakuntza saio hauek
normalean berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte eta honako alderdi hauek
hartzen dira kontutan:
       - SOFTWARE LIBREan eta 2.0 tresnetan oinarrituriko ezagutzak.
       - Eduki elebietan: EUS-CAS.




       Goiko irudi hauetan argi ikus daitekeenez, irakasle guztiek buru belarri
dihardute euren prestakuntza eta jakintza multzo ezberdinek bereganatuz. Ikastetxe
batean honelako programa bat aurrera eraman nahi bada, irakasleak ikasteko prest
egon behar dira eta baita gogotsu ere.




                                         32
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

       Proiektu honen nondik norako guztiak azaldu eta gero, honen abantaila eta
desabantailak aipatzea esanguratsua dela iruditzen zaigu:



           ABANTAILAK                               DESABANTAILAK
      Denbora aurrezten du.                       Instalatzeko arazoak.
      Elbarrientzako laguntza.                    Ekonomikoki ez da guztiontzat.
      Informazioa azkar biltzen du.               Nekagarria (gorputz-jarrera).
      Errakuntzak izateko probabilitate           Prozesua     mekanikoki     geratu
     txikia.                                      daiteke.
    Zuzentzeko erraza.                          Pertzepzio falta.
    Onuragarriagoa.                             Mantentzea eskatzen du.


       Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola ulertzen
ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten den praktiketara. Modu
tradizional batean, ordenagailu baten erabilera ez doa eskola igortzailea, baina
pertzepzio berri batekin desberdina izaten da: umea informazio gehiago daukanez,
aurrera edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu … eta beraz, sekuentzia
lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea daukate.




       KOSTUA


                                           33
Proiektu honen inguruko informazioarekin amaitzeko, ESKOLA 2.0 programak
ikastetxe batean martxan jarri ahal izateko kostuaren inguruan mintzatuko gara. Esan
behar da, ikastetxe guztiek ez dutela aukera gisa honetako programak aurrera eraman
ahal izateko oso garestiak baitira eta ez daude ados programa honek eskaintzen dituen
aukerekin. Beste alde batetik, programa honen aldeko eskolekin topatzen gara eta
hauek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ipintzen dute. Honen kostua 12.660.004,12
eurokoa (gutxi gorabehera) da. Bertan miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak,
armairuak, wifi konexioak eta garraio poltsak sartzen direlarik.




                                           34
LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK

     Proiektu telematikoak lehenagotik gure artean aurkitzen diren arren, lotura
handia dute mintzagai dugun proiektu honekin. Hori dela eta, hauen inguruko
xehetasunak luzatzea ere beharrezko iruditu zaigu.


     LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOek lan kooperatiboa, informazio trataera,
ezaguera sorrera, diziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa, harremanak ...lantzeko
aukera aparta eskaintzen dute. Oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dute eta
gehienetan gelako proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian oinarritzen dira.
Ikasleek gaitasun digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta
ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko estratejikoak eskeintzen
dituzte.


      Egun internet-ko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak
ematen digutenez, esatebaterako: blog-ak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare
sozialak... izugarrizko indarra har dezakete, ikas-irakas prozesuetan estrategikoki
txertatuz gero. Horrenbestez, IKT- kontzeptutik IJT klabean, Ikaskuntza eta Jakintzarako
Teknologiak, hitz egiten hasi beharko ginateke aurrerantzean, teknologiari
protagonismoa gutxitu eta Didaktika 2.0 metodologian murgildutzeko. Beraz,
Lankidetza Proiektu Telematikoak, etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo
garatzen baditugu.


     Hori guztia kontuan izanda, garrantzitsua iruditu zaigu, gure inguruan indarrean
aurkitzen diren proiektu telematiko ezberdinen inguruko informazioa zabaltzea. Hona
beraz, gure lurraldeetan jorratu diren proiektu telematikoak:




                                          35
• LURRALDE OSOAN


     •    Euskadin Zehar

     SARRERA

     Proiektu honen helburu nagusia IKTak
modu eraginkorrean erabiliz Euskadiko
errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko
ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz.



     NORI ZUZENDUA

     Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua.
Lurralde ezberdinetako ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatuko dira.
Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo-eskualde inguruko ikerketa-lan bat (natura-
historiakultura-soziala) burutuko du eta beste taldearekin partekatu/erkatuko
ditu ezagupen horiek. Hirugarren zikloan lurralde bakoitzeko hiruna ikastetxek
Bidai Gida bat ere egin dezakete. Ekoizpenak talde bakoitzaren blogean
argitaratuko dituzte.
     "Proiektuaren arrakasta ikastetxe partehartzaileen artean suertatutako
harreman kalitateak eta elkarlanak emango dute. Arrakastaren maila gorena
elkarren arteko bisita txangoa burutzea izango litzateke, bertatik bertara ikusiz
ikertutako errealitateak"


     HELBURUAK

 •       Ikasleek IKTak, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, modu
         esanguratsu eta funtzional batean erabiltzea.
 •       Ikastetxe eta herri ezberdineko ikasleen arteko harremanak sortzea eta
         bultzatzea, posta elektronikoa eta blogeko post-en bitartez.
 •       Ikasleek bere herriko/auzo/eskualde ingurua (natura-historia-kultura-
         soziala) ikertu eta ezagutza partekatzea, ekoizpen digitalak burutuz.


                                        36
•       Lan kooperatiboa sustatzea.
 •       Ikasleek beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratzea, beste ikastaldeen
         ekoizpenak partekatzea, interesa azaldu eta feedback bidaliz.
 •

     EDUKIAK

 •       Herria, eskualdea edo auzoko ingurune naturala, historia, kultura, gizartea.
 •       Posta elektronikoa eta bere erabilpena: web posta
 •       Programa infomatikoak eta beraien erabilpena: testu prozesadorea …




     WEB ORRIAK EDO BLOGAK

     http://barrutia1.blogspot.com/
     www.elkarrekin.net


• GIPUZKOAN


     •    Pelutxe

     SARRERA

     Pelutxezko Panpinen proiektua, "Ositos de Peluche" IEARN sareak
antolatutako proiektuan oinarritzen da. Proiektu hau              Haur Hezkuntzako
azkeneko mailako ikasleei           (5
urteko         geletan      daudenei)
zuzentzen zaie, e-postaren bidez
komunikazioa                bultzatzea
oinarritzat duelarik.
     Pelutxe        baten       bidez,
teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen ditugu baita bi
eskolen arteko komunikazioa ere sustatzen da.
     Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea:
     http://www.iearn.org.au/tbear/


                                         37
NORI ZUZENDUA



     Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei (5 urteko geletan daudenei)


     HELBURUAK



     Pelutxezko Panpinen proiektuaren helburu nagusiak, besteak beste, honako
hauek dira:
 •    Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea, harreman
      positiboak lortzeko.
 •    Idatzizko hizkuntza garatzea era esanguratsu batean eta IKTak erabiliaz
      (Blog eta posta elektronikoaren bidez).


     PROIEKTUAREN GARAPENA



 •    Talde bakoitzak Ikasturte hasieran pelutxe bat “maskota bat” eskuratu
      beharko du.
 •    Maskota 1.hiruhilekoan, gelakideekin ikastetxean bertan egongo da.
 •    Parte hartzen duten taldeak bikoteka antolatuko dira maskotak
      elkartrukatze arren.
 •    BLOG bat irekiko da, hasiera hasieratik, bikote bakoitzarentzat Pelutxe biren
      esperientzia guztiak partekatzearren: testua, irudia, bideo motzak...
 •    2.hiruhilekoaren hasieran maskota elkartrukatu ondoren bi taldeen arteko
      komunikazioa, posta elektroniko edota BLOGen bidez gauzatzen joango da.
 •    2.hiruhilekoaren bukaeran proiektuari amaiera emango zaio berriro
      maskotak trukatuz, eta Pelutxe bakoitza bere taldera itzuliz.
 •     Pelutxea ukitu daitekeen zerbait da eta haurrek berarekiko lotura sortzen
      dute, beraz, proiektuaren muga parte hartzaileen irudimenak ezarriko du.



                                     38
PROIEKTUA AURRERA ERAMATEKO BEHARREZKOAK DIREN

BALIABIDEAK



 •       Pelutxeak
 •       Interneteko konexioa
 •       Elkarrekin.net plataforman irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie.


            Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil ditezke: Foroak,
 baliabideak, laguntza, txata…


 •       Proiektuekin sortu daitezkeen gorabeheretan laguntzeko arduraduna
         egongo da IKT Programan. Laguntza tekniko zuzena behar izanez gero
         ikastetxeko eta berritzeguneko IKT aholkulariengana ere jo dezakezue.
 •       Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaie.


     WEB ORRIAK EDO BLOGAK

     www.elkarrekin.net
     http://aginakopelutxeak.blogspot.com/
     http://barrutia.blogspot.com/
     http://www.youtube.com/watch?v=r4YulQGOXvw




     •    Asmakilo …         asmakizun mordo eta pilo!

                                             SARRERA




                                        39
Pertsonai batek, Asmakilok, asmakizunak proposatzen ditu hasiera batean eta
partaideak asmatzen saiatzen dira.
     Gero, parte hartzen duten ikasleek eurek sortutako asmakizunak web gunean
argitaratzen dira, beste ikastetxetako ikasleek asmatzen saiatzen dira.


     NORI ZUZENDUTA



     Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzenduriko proiektua da.


     HELBURUAK



 •    Ikasle ezberdinen arteko harremanak sustatzea
 •    Asmakizuna testua lantzea
 •    Lan kolaboratiboa bultzatzea
 •    IKTak era esanguratsu batean erabiltzea
 •    Posta elektronikoa ezagutu eta erabiltzea
 •    Testu multimediak lantzea
 •    Irakasleen prestakuntza IKT arloan bultzatzea


     BALIABIDEAK



 •    Interneteko konexioa
 •    Elkarrekin.net plataforman irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie.
     Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil daitezke: Foroak,
     baliabideak, laguntza, chata…
 •    Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat
      egongo da.
 •    Partaide     bakoitzari   helbide    elektroniko    bat     emango        zaio:
      asmakilo@elkarrekin.net


     WEB ORRIAK EDO BLOGAK


                                     40
http://gureasmakilo.blogspot.com/
 http://asmakilo.blogspot.com/
 www.elkarrekin.net




   •   Gipuzkoan Zehar

   SARRERA


   Proiektu honen helburu nagusia Gipuzkoaren ezagutza bultzatzea da,
ikastetxe desberdinen arteko kolaborazioaren bidez eta IKTak erabiliz.


   Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako 2.zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Bi
ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatzen dira. Talde bakoitzak bere herriaren
ikerketa egingo du eta beste taldearekin ezagupen horiek konpartituko ditu.
Bukaeran ekoizpen guztiak webean argitaratuko dira.
   Ikastetxe bakoitzean irakasle batek koordinatzailearen papera beteko du
proiektuaren arduradunekin harremanak errazteko.




   NORI ZUZENDUA



   Esan bezala, Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzentzen zaie
bereziki.


   HELBURUAK



   Proiektu honek, Gipuzkoa ezagutzeaz gain, beste helburu hauek ditu:



                                    41
•       Herri ezberdinen arteko ikasleen harremanak sortu eta sendotu.
•       Gipuzkoa edota norberaren herria ezagutu.
•       Ikasleen artean teknologia berrien erabilera sustatu.
•       Talde bakoitzak ekoizpen digital bat burutu, programa eta baliabide
        informatikoak erabiliz.
•       IKTko tresnak era funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili eta
        komunikaziorako duten ahalmena ezagutu.


    BALIABIDEAK



•       Ikastetxean ezinbestekoa da ordenagailuetan Interneteko konexioa izatea
        eta argazki makina digitala edukitzea.
•       Elkarrekin.net plataformak irakasleen artean komunikatzeko tresna
        desberdinak eskainiko ditu: Foroak, posta elektronikoa, prestakuntza
        gunea…
•       Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat
        egongo da.


    WEB ORRIAK EDO BLOGAK

http://www.elkarrekin.net/Gipuzkoa/Index.htm




    •    Kutxa Ibiltaria

    SARRERA


    Proiektu honetan, Kutxa bat ikastetxez ikastetxe ibiliko da. Barruan
                                      ikastetxeek egindako argazkiak, testuak… eta
                                      abar konpartitzeko asmoarekin pasako dira;
                                      Bide batez, beharrezkoak diren teknologiako




                                       42
herramienta berriak erabiltzen ikasiko dugu. Proiektuak bere webgunea ere
badauka, ikastetxeen arteko elkarlanerako.

     NORI ZUZENDUA

     Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat pentsatua dago


     HELBURUAK


 •       LHko taldeen arteko harremanak sustatu
 •       LHko ikastetxeetako gai ezberdinak (ingurukoak) ezagutu (argazkiak,
         testuak...)
 •       Testu tipo ezberdinak erabili
 •       IKTko tresnak ikasle eta irakasleen artean sustatu
             o IKTko baliabideak (foroa, argazki digitalak, testuen trataera...) era
                 funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili, mankomunean lan
                 egiteko duten ahalmena aprobetxatuz.

     WEB ORRIAK EDO BLOGAK

     http://kutxaibiltaria.blogspot.com/
     http://www.elkarrekin.net/Kutxa/Index.htm


• BIZKAIAN


     •     Ostadarra

     SARRERA

     Proiektu hau, 2003-2004 ikasturtean hasi zen, Bilboko Berritzeguneetan.
Proiektuan honek parte hartzen duten
ikastetxeetako ikasleen herrialdeetako
ipuinak, abestiak, jolasak, errezetak eta
beste         biltzen    ditu.     Hamasei



                                         43
ikastetxetako 3-12 urteko haurrek egin dute bilketa-lana. Ikastetxe gehienak
Bizkaikoak dira. Bilduman jasotakoak, hainbat hizkuntzatan idatzita daude, baina
batez ere euskaraz eta gaztelaniaz. Proiektua garatzeko, irakasleek IKT teknikak
ikasi eta ikasleekin erabili dituzte: webquestak, altxor-bilaketak, Interneteko
bilaketak, beraiek sortutako web orriak, PowerPoint aurkezpenak eta hainbat
ariketa mota egiteko tresnak (webquestak, hot potatoes, puzzleak...)


     NORI ZUZENDUTA

     3-12 urte bitarteko Bizkaiako ikasle guztiei.
     HELBURUAK


 •       HH eta LHko taldeen arteko harremanak sustatu
 •       Herri ezberdinetako kultura, ohiturak… elkartrukatzea
 •       IKTko tresnak ikasle eta irakasleen artean sustatu
            o IKTko baliabideak (foroa, argazki digitalak, testuen trataera...) era
                funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili, mankomunean lan
                egiteko duten ahalmena aprobetxatuz.

     WEB ORRIAK EDO BLOGAK


     http://www.saretik.net/ostadarra/


• ARABAN


     •    Ipuin Sormen Tailerra

     SARRERA


                                                                 Arabako      Haur
                                                              Hezkuntza eta Lehen
                                                              Hezkuntzako     bost
                                                              ikastetxek


                                        44
Berritzeguneko teknikari baten laguntzaz, “Elkarren arteko sormen testuak“
proiektua gauzatzeko webgune bat sortu dute. Jarduera honen bidez ikastetxe
desberdinetako ikasleek harremanetan ipini eta elkarrekin testu desberdinak
sortzen dituzte.


     Web-gunearen sorrera eta eraikitze lana Dulantziko ikastetxea, Arantzabela,
Odon de Apraiz, Tokieder eta Angel Ganivet ikastoletako koordinatzaileek eta
Berritzeguneko teknikari batek egin dute. Lehenengo pausoak duela bost
ikasturte eman ziren. Bost ikastetxeko ikasleek “Ipuin Telematikoak” proiektuan
parte hartu zuten eta ondorioak oso positiboak izan zirenez aurten proiektu
honekin jarraitzea erabaki dute.

     NORI ZUZENDUTA


     Proiektu hau gehien bat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei
zuzenduta dago, beraien sormenak eta lanak aipatutako webgunean ipini eta
ikusi ahal izateko.

     HELBURUAK


 •    Lurralde honetako ikasleen artean teknologia berrien erabilera sustatzea.

 •    Elkarlana eta lankidetza oinarri, erkidegoko bi hizkuntzatan irakurzaletasuna
      eta idazaletasuna garatuko duen inguru telematikoa sortzea.

 •    Hezkuntza komunitatekideon ezagutza eta ikaskuntzan elkartasunean
      oinarritutako hezkuntza berriztatzeko esperientziak batera jartzea.

     WEB ORRIAK EDO BLOGAK


     http://www.proarabatic.org/testuak/index.php?
     option=com_content&view=frontpage&Itemid=1


     http://arantzabela.blogspot.com/2009/05/sormen-testuak.html




                                     45
ONDORIOAK

     Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan
gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman
nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino
gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai
hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen.
Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera
uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako
izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken
batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren
inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino.


     Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek
aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako
metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen
ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza
metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu.




                                          46
HEZKUNTZA TRADIZIONALA                   HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREKIN
Dinamika gutxiago                           Dinamikoa
Elkarreragin gutxiago                       Sozializatzeko onura
Talde handia                                Hezkuntza irekia (mugarik gabe)
Teknologia gabekoa                          Elkar lotura sortzailea
Buruz ikasteko ikasketa prozesua            Motibagarria




     Taula honetan beha daitekeenez, ikasgeletako metodologia teknologia bidez
aurrera eramateak, eskola 2.0 bezalako proiektua esaterako, onurak besterik ez ditu
ekartzen: hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko onurak ekarriko ditu,
hezkuntza irekiagoa, zabalagoa…izango da, motibagarriagoa… Hau irakurriz gero,
denek aho batez onartuko lukete beren ikasgeletan eskola 2.0 sartzea. Hau da, ikasle
denak beren ordenagailu eramangarriarekin arituko lirateke geletan lanean. Baina guk
uste dugu badirela kontuan hartu beharreko hainbat gauza. Batek baino gehiagok
pentsatzen du gela teknologia berriekin hornituz gero hezkuntza aberasten ari direla
eta lortuko dituzten emaitzak askoz hobeak izango direla. Baina hori horrela al da?


     Guk pentsatzen duguna baino gauza gehiago hartu behar dira kontuan horrelako
proiektu batek emaitza onak eman ditzan. Horretarako, komeni da, jarraian idatzi
ditugun esaldi hauei erreparatzea eta beraien inguruan pentsatzen jartzea:




               •   Ikastetxea prest al dago aldaketei aurre egiteko?
               •   Gelako metodologiak, irakasleenak eta ikasleenak aldatu egin
                   behar dute!
               •   Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez iezaiozu betiko bideari
                   jarraitu!
               •   Metodologia egoki gabeko teknologiak ez digu ezertarako balio!
               •   Ikasle motibatuak behar ditugu!
               •   Irakaslearen lankidetzarik gabe ez dago aldaketarik (irakasleak
                   gidatu  ikasleak interpretatu)




                                          47
•   Ordenagailuak eta arbel digitalak gelan sartzeak ez du esan nahi
                  hezkuntzan berrikuntza ekarriko duenik edo hezkuntza hobetuko
                  duenik.


               GAKOA METODOLOGIA ON BATEAN ETA HEZKUNTZAKO PARTAIDEEN
                                       ALDAKETAN DAGO!!!




     Gure ustez, ikastetxe asko eta askotan, ez dituzte kontuan hartu goian aipatu
ditugun puntu horietako asko, eta hori bidean aurrera egiteko oztopo handi bat
delakoan gaude.


     Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez,
irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko
helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai
zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola
2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko
bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta.
Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau
aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat
dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe
askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau
hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez
dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean
(matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea…) mantenukoei deitu eta
dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean?
Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea
egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik
iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek
proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu.




                                         48
Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da
pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu
baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio
gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati
ateak zabaldu.




BIBLIOGRAFIA

http://craarino.educa.aragon.es/weduca/tablet.htm
http://www.dinosaurio.com/maestros/aulas-autosuficientes.asp
http://www.pelloerrota.com/
http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest
http://www.ikasys.net
http://barrutia1.blogspot.com/
www.elkarrekin.net
http://www.iearn.org.au/tbear/
http://aginakopelutxeak.blogspot.com/
http://barrutia.blogspot.com/
http://www.youtube.com/watch?v=r4YulQGOXvw
http://gureasmakilo.blogspot.com/
http://asmakilo.blogspot.com/
http://www.elkarrekin.net/Gipuzkoa/Index.htm
http://kutxaibiltaria.blogspot.com/
http://www.elkarrekin.net/Kutxa/Index.htm

http://www.proarabatic.org/testuak/index.php?
option=com_content&view=frontpage&Itemid=1

http://arantzabela.blogspot.com/2009/05/sormen-testuak.html



                                          49
http://www.saretik.net/ostadarra/

http://www.slideshare.net/aula21/aprender-en-la-escuela-20
http://www.slideshare.net/GOIESKOLA/lankidetza-ontxiki
http://tekberriak.wordpress.com/
http://patriciamiguens.blogspot.com/




                                       50

More Related Content

Similar to Eskola 2.0 lan orokorra

Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasdunaMaider1233
 
Zirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazLARRAUL
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Irekia - EJGV
 
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaEdurne M. Arrese
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunIreneGM
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiakIGARZON002
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuagueste3a7bc7
 

Similar to Eskola 2.0 lan orokorra (20)

Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Zirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskaraz
 
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
Urteko plana sarrera  (zuzenketa)Urteko plana sarrera  (zuzenketa)
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
Lehendakariaren hitzaldia - Eskola iraunkorren diplomen banaketa
 
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta IzaskunEuskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
Euskara Izango Da... Josebar Eta Izaskun
 
Eskola txikiak
Eskola txikiakEskola txikiak
Eskola txikiak
 
Bizi bizi 14-17
Bizi bizi 14-17Bizi bizi 14-17
Bizi bizi 14-17
 
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Gaien zentzuna
Gaien zentzunaGaien zentzuna
Gaien zentzuna
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 

More from Maitane

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Maitane
 
Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaMaitane
 
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaMaitane
 
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaMaitane
 
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanMaitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabeMaitane
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabeMaitane
 
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysMaitane
 
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Maitane
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Maitane
 

More from Maitane (13)

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
 
Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketa
 
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonala
 
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa
 
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetan
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
 
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasys
 
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 

Eskola 2.0 lan orokorra

  • 1. ESKOLA 2.0REN AITZIDARIAK Gure gaiaren izenburua, Eskola 2.0 eta bere aitzindariak da. Gaur egun eskoletan dagoen digitalizaziorako prozesua baino lehenago eskoletan horren inguruan jadanik emanak diren proiektu ezberdinei erreparatzea garrantzitsua iruditu zaigu. Izan ere, eskola 2.0 gaur egun pil pilean dagoen gaia bada ere, honen aurretik ikastetxe bat baino gehiagotan, teknologia berriekin esperientzia ezberdinak bizituta dituzte jada. Hori dela eta, egungo proiektu honen aitzindariak kontuan hartzea garrantzitsua dela pentsatuz, iraganera jo dugu. Hau egiteko, bi ikastetxetako adibideak izan ditugu gure artean. Alde batetik, Teruelgo Ariño-Alloz ikastetxera begira jarri gara, eta bertako “Aulas autosuficientes”- en inguruan jardun. Hala ere, gure inguruko ikastetxe bateko esperientzia jaso nahirik, Asteasuko Pello Errotara egin genuen bisita. Bertan, teknologien inguruko hainbat datu eta bizipen jaso genituen, eta hau gutxi balitz, bertako IKT arduraduna izan genuen gidari, gure elkarrizketako protagonista ere bera izan genuen. Honek esan zigunez bi eskola hauek harremanetan dihardute beren proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Jarraian, aipaturiko ikastetxeen inguruan hitz egingo dugu. 1
  • 2. ARIÑOKO ESKOLA: “AULAS AUTOSUFICIENTES” SORRERA: 2003. urtean, teknologia berriek hezkuntzari hobekuntzak ekarriko zizkion helburuarekin, martxan jarri zen “aulas autosuficientes” izeneko lehenengo esperientzia. Honek aro berri bat suposatu zuen eskolarentzat. España mailan proiektua aitzindari honi “El pupitre digital” jarri zioten izena eta hau aurrera eraman ahal izan zen Aragoiko gobernuak eta Microsoftek egindako akordioari esker; aipaturiko azken honek beharrezkoa zen ekipamendua eman baitzuen. Proiketu honek, komunikabidetan eragin handia izan zuen eta gainera irakasle askoren atentzio deitu zuen. Ereduzko plan hau aurrera eramateko eskola aukeratua, Ariño-Alloza eskolako L.Hko 4.mailako ikasleak izan ziren. Ariño-Alloza teruelgo probintzian dagoen meatzari herri txiki bat da. 2
  • 3. BALIABIDEAK: Proiektua aurrera eramateko, “Tablet PC” izeneko gailuak erabili ziren; izan ere, hauek izan dira “etorkizuneko eskolak” garatzerako garaian, internetekin batera, ezinbesteko herramintak. Material honetaz gain, arbel digitalak ere erabiltzen dituzte. Hauek, sistema teknologiko bat dira, non ordenagailu multimendia bat, interneti eta bideo proiektore bati konektatuta dagoen. Hauek, bideo kamara baten edo bideo erreproduzitzaile baten seinalea jaso dezake. Honek, zalantzarik gabe, IKTen erabilera sustatzen duen metodologia batean sartzea bultzatzen gaitu; ikasle eta irakasleek, eskola ordu guztietan zehar baliabide hauek erabilgarri baitituzte. 3
  • 4. Tablet PC-en erabilera: Tablet PC-ak arinak, eramangarriak, erabilerraza,…dira. Gainera, sarera eta irakaslearen ordenagailuarekin konektatzeko prestaturik daudenez, ikasketak dibertigarriagoak eta aberasgarriagoak izatea ekartzen du. Ikasleek arkatz digitalarekin beraien koaderno elektronikoaren pantailan idatzi baino ez dute egin behar: ordenagailuak haiek idatzitakoa testu informatiko batean bihurtzen du eta prozesadore bati esker, informazio hori gorde eta editatu egin daiteke (azpimarratu daiteke, margotu daiteke, taulak edo grafikoak erantsi daitezke…). Interneten uneoro konektaturik egoteari esker eta irakaslearen ordenagailuarekin sarean egoteari esker, irakasleak edozein momentutan jaso ditzake ikasleen lanak. Gainera, honek bere apunteak ere bidali al ditu eta momentuan egiten ari diren lana zuzendu. 4
  • 5. IKT-EN ZENBAIT ERABILERA: - Bakoitzak bere koaderno birtuala du; haiek editatu eta interneten txintxilikatzen dute. - Matematika eta hizkuntzen tailerretan, jolasak sortzen dituzte ordenagailuen bidez Netmeeting programa erabiliaz. - Egunero ikastetxeko egunkari digitalean parte hartzen dute. - Prentsa digitala erabiltzen dute haien eguneroko eztabaidak egiterako orduan. - Power pointak erabiltzen dituzte klaseak emateko - E-maila, txata… komunikatzeko erabiltzen dituzte. 5
  • 6. PELLO ERROTA ESKOLAKO ESPERIENTZIA TESTUINGURUA Pello Errota eskola Euskal Herriko probintzia giputzaren erdialdean aurki daitekeen Asteasu herrian dago kokaturik, gaur egun 1484 biztanle dituen herri horretan hain zuzen ere. Oriako haranak nagusi duen mendi arteko sakonune batean kokatzen den udalerri honek, hainbat herri ditu inguruan, bere esparrua mugatzen dutenak: Larraul du muga ipar-mendebaldetik, eta Alkiza aldiz mendebaldetik; Aia du iparraldetik; Billabona berriz hegoaldetik; era berean Zizurkil du muga ipar-ekialdetik eta Aduna ekialdetik. Mendiz inguraturik babespean dagoen herri txiki hau, Tolosako lur barrutiaren mende egoteak, Tolosaldea izeneko eskualdearen barnean, berau osatuko duten herrietako bat izatera behartzen du Tolosatik 10 km- tara eta Donostiatik 20 km-tara dagoen herri euskaldun hau. Tolosaldeako eskualdeak historian zehar orohar industria mundua oso barneraturik izan du eta gaur egungo egoerari begira ere industriak bertan duen lekua oso zabala da. Eskualdearen ezaugarri hori ekidin ezinik, landa eremuak eta landa eremuko lan zein bizitzak berebiziko 6
  • 7. garrantzia duen nekazari gune garrantzitsu honetan, industriaren zaratak oihartzun handia izan du azken urteetan. Asteasuko lurretan sortu den industrialde handi horrek bai eta bertan aurki daitezkeen enpresa txiki zein handiek ( Bost, Echesa…), Asteasuar diren biztanle kopurua baino handiagoa den langilegoa hartzen dute barnean. Hori dela eta beraz, gaur egun herriaren ekonomia sustatzen duten iturri nagusi hauek, bertako biztanleriaren diru iturri izateaz gain inguruko herrietako biztanleen ekonomiaren iturri ere badira. Aitzitik, gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mixtoak dira, iturri horien artean aurki baitaitezke alde batetik, bertako biztanleriaren zati handi baten diru iturri diren eta jadanik aipatuak diren enpresa horiek; ordea, bertako nekazal munduak berarekiko sortua duen maitasunak, hainbati berak ekoitzitakotik jateko eman izan dion satisfazioak eraginda, nekazal girotik jasotako irabazietatik bizi denik ere antzeman daiteke; hori dela eta, nekazal mundua gertukoa duten familiak asko dira, eta arrazoi berak eraginda, bertako ikasleek naturarekiko duten harremana oso zuzena da. Hori dela eta beraz, eskola, inguratzen duen landa eremu zabal eta euskal kultura eta ohiturak oinarri dituen nekazal munduan aurki daiteke. Biztanleriaren gehiengoa euskalduna bada ere, %85a hain zuzen, eta biztanle gehienak bertakoak izan arren, Euskal Herriko toki gehienetan gertatzen ari den moduan, azken urteetan gorantz egin duen etorkinen kopurua ere oso nabarmena da bai herrian bertan bai eta eskolan ere. Etorkin hauen gehiengoa inguruko herri handietatik (Andoain, Billabona, Tolosa, Donostia…) lasaitasun bila joan direnek betetzen badute ere, atzerritarren lekukotasunik ere antzeman daiteke: Kolonbiarrak, Txinatarrak, Peruanoak… Hala ere bertako herritarren kopurua gailentzen ez duen kopuruaz ari garenez, ikastetxean geroz eta etorkin gehiago egonagatik, bertakoek dute euskarria. 7
  • 8. Eskola publikoa den hau da herrian dagoen eskaintza bakarra, hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpe dagoen hau. Inguruaren eskakizunetik eta beronek baldintzaturik beste modu batetara izan ezin zitekeenez, eskola euskalduna da D ereduaren oinarrian eskaintzen duen ikaskuntzaren emaile, bere bizitzeko hizkuntza euskara izanik. Hitanoaren erabilera galtzear badago ere, oraindik ere bertako ikasleen artean hainbat elkarrizketa antzeman daitezke hizkuntz molde horretan eta hizkuntzan ez ezik, euskal kultura beste hainbat eremu edo aspektutan ere oso errotuta dauden seinaleak nabarmenak dira: esku pilotan, kantugintzan, euskal dantzek duten indarrean… PELLO ERROTA ESKOLAKO HISTORIA TXIKIA: Asteasuko eskola honek bere izena, eskolaren sortze lanean herrian ezagunena eta ospetsuena zen Pello Errota bertsolariari zor dio, haren omenez jarri baitzitzaion herrian hezkuntza emaile den instituzio bakar horri gaur egun ere arro erakutsi ohi duen izen hori. Eskola egin zenean ( 1978an), Asteasuko eta Larraulgo ikasleak hartzeko egina izan zen ( urte batzutan Aiako auzo batzuetakoak ere hartu zituen arren). Asteasuko eskola Haur Hezkuntzako eta OHO ko eskola izan da azken Hezkuntza Erreforma arte (96-97 ikasturtea). Pello Errota Ikastetxea Asteasuko KUKUTE ikastolarekin bat egin zen 82/83. ikasturtean eta ikasturte horretan bertan, OHO ko 2. maila arte D eredua zabaldu zen; handik lau ikasturtera lortu zen ikasmaila guztiak D eredukoak izatea.. 8
  • 9. 1990ko hamarkada hasieran, ikasle kopurua gutxitzen hasi zenean, maila batzuk talde berean bildu beharrean aurkitu ziren. Ikasle kopuruaren gutxiagotze horri bestalde, gehitu egin behar zitzaion, horrekin batera iristear zegoen Hezkuntza Erreforma; arrazoi horiek guztiak tarteko beraz, eskolako lan egiteko era egokitu eta irakasleriaren prestaketa burutu beharra zegoela ikusita lan horretan hasi ziren. Prestaketa horretan, elkarlanean aritzeko - irakasleek eta gurasoek- talderen batean lana egitearen beharra sumatu zuten. Hori dela eta, Tolosaldean ordurako lanean ari zen ESKOLA TXIKITAKO TALDEAN sartzeko komenentziaz hitz egiten hasi ziren, horretarako ikusten ziren arrazoiak hauexek izanik: •  Ezaugarri beretsuko irakasleria izatea: nekazal girokoak ugari, euskal elebakarrak neurri handi batean, antzeko kultura erreferentziak, ikasmaila bat baino gehiago talde berean ( gure kasuan ez guztietan)... •  Hezkuntza Erreformarekin eskola HH eta LHko eskola izango zen aurrerantzean ( inguruko eskola txikien antzera). • Hezkuntza Erreformaren aurrean metodologi arloan landu beharrekoa taldean lantzearen abantaila. • Eskolako gurasoak, beste guraso taldeekin, elkarlanean aritzeko gune aproposa zela uste izatea. Era horretan hasi ziren beraz lanean, irakasle taldeetan eta gurasoenetan parte hartuz eta horrela jarraitzen dute gaur egun ere. Ikasturtez ikasturte aztertu izan da partaidetza eta jarraitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, bertako lanerako 9
  • 10. grina ikusirik bai eta horrekin lorturiko emaitzak antzemanik ere. Geroak esango du noiz arte jarraituko duten taldekide izaten- Larraul eta Asteasu hazten ari den neurrian ari baita hazten eskola ere-. Une honetan berriro ikasmaila bakoitzeko gela bat dute, eta, ESKOLA TXIKIEK DUTEN EZAUGARRI nagusiena ( ikasmailak bateratuta) edukitzeari utzia diote jadanik. SORRERA: TEKNOLOGIA BERRIEN APLIKAZIOA IKASTEXEAN Asteasuko Pello Errota ikastetxean duela hamabost bat urte hasi ziren teknologia berrien mundua ikastetxean txertatzen. Ikastetxean ordenagailu bakar bat zegoen eta teknologiaren mundu horretan barneratzeko asmo hori aurrera eramatea ezinezkoa zenez, bigarren eskuko lau ordenagailu erosita ekin zioten lan horri. Programak egitea izan zuten lan horren abiapuntua, orduan ez zegoen ez programarik, ez multimedia programarik, internet ere asmatzeke zegoen…eta gabezia horiei aurre egitea zenez lehen urratsa, beren kabuz eta zekitenetik abiatuta, programak egiteari ekin zioten 1994-95.urtean. Guzti honen helburua, garai hartan eskoletan informatika sartzea izan zen; teknologia berri horiek, garai hartan zeuden aukerekin aditzera edo eta ezagutzera ematea etorkizuneko heldu izango ziren ikasle haien artean. Garai hartan, OHO zegoen eta 12 urtetik 14 urte bitarteko ikasleengan informatika saioak ematen ziren, astean ordubetez informatizatzearen inguruan urrats berriak ematea ahalbidetuko zuen informatika saioak. Garai hartako informatika saio haiek gaur egun teknologia berrien erabilera eta irakaskuntzarekin zerikusirik gabeak izatearen arrazoiz, gaur egungo egoerarekin, hauek lantzearekin lortu nahi diren helburuekin…parekotasunik gabeak dira. Gaur egun ez da informatika saiorik ematen, ez da astean ordubetez teknologia 10
  • 11. berrien erabilera hutsa egitean oinarritzen; gaur egun, informatika arlo guztietan dago txertaturik, eta beraz arlo desberdinen lanketarako bide izateko izaera du. Ikasleei hasierako lehen urrats haietan jaso zuten esperientzia eta ezagutza haiek, oso positibo eta aberasgarriak suertatu zitzaizkien, eta haien erantzuna ere oso ona izan zen. Ikasleek beren bizitzan lehen aldiz ikusi eta ukitu zituzten lehen ordenagailuak izateak, beraiengan zirrara berezia sortu zuten eta txuri beltzeko ordenagailuak izanagatik ere, tresna berri haiekiko enpatia handia erakutsia zuten. Gurasoek ordea, hasiera batean ordenagailuekiko lehen kontaktu horretan ez zuten eragin handiegirik izan, beraientzat ere gauza arrotza izateak horretan zer ikusia izanik. Ordea gerora, gurasoek teknologia berri horien inguruan erakutsitako interesa dela eta eskolak bere gain hartua zuen zama hura arintzeko laguntza eskainia zuten eta horren erakusle izan liteke agian, eskolari ordenagailuren bat edo beste erosi izana. GAUR EGUN ORDENAGAILUEN INGURUAN EGITEN DEN ERABILERA Gaur egun ikastetxeko ikasle zein irakasleek teknologia berrietaranzko zein ordenagailuen erabileraranzko duten joera, oso handia da. Esan berri dugun bezala, teknologia berriak bai eta informatika ere, arlo guztietan txertatuta daude eta hori dela eta, ikasgai denetan, ikasgai denetarako, toki guztietan eta ordu guztietan egiten dute hauen erabilera. 2002.urtean, Pello Errota eskola proiektu desberdinetan barneratzen hasi zen eta horien artean garrantzizkoena litzatekeena, Microsoft enpresarekin bat eginik aurrera eramandako tablet-en esperientzia litzateke. Pello Errotak Microsoft- ekin izandako hartu eman horretan, Microsoft enpresak jadanik estatuko Ariño izeneko 11
  • 12. beste herri bateko eskolarekin harremanetan martxan jarria zuen proiektu hori bera bultzatu nahi izan zuen erkidegoan ere. Beraz, Euskal Autonomi Erkidego mailan, jadanik estatuan martxan jarria zen proiektu hori bera aurrera eramateko aukeratua izan zen Asteasuko Pello Errota ikastetxea eta horretan lehen urratsak ematen laguntza handitzat izan zuten Ariñora egindako bisitaren ostean, proiektuari ekin zioten eskola honetan ere. Laugarren mailako ikasleak izan ziren proiektu hau aurrera eramateko lekuko nagusienak, izan ere, laugarren maila horretan ikasle bakoitzak bere tablet-a edo ordenagailua izanik eraman zen aurrera, gainerako arbela digitalekin etabarrekin batera. Horrekin eman zioten hasiera beraz eskolako proiekturik garrantzitsuenetakoa izan zen horri. Gerora, eta aurreko proiektu horretan era berean barneraturik izanik, Smart arbela digitalaren enpresak ere antzeko proiektu bat ere eskaini zion Asteasuko eskola horri eta horretan ere sartu ziren. Aro berri bati eta proiektu berri bati ere emana dio lekua era berean Pello Errota eskolak, martxan jarri berria izan den eta derrigorrez aplikatu behar izan duten Eskola 2.0 proiektu horrekin. Adinaren arabera teknologia berrien zein ordenagailuaren erabilera modu desberdinetan egiten dutela uka ezina da. Haur Hezkuntzari dagokionean, ordenagailuak gelan bertan hartzen duten lekua, txoko batean txertaturik daudela hartzen dute; hori dela eta beraz, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean aurki daitezkeen bi ordenagailu horiek ordenagailu txokoaren baitan aurki daitezke. 3 urteko haurrak iaz oraindik ere informatika gelara joaten ziren; ordea, eta aurten haurren kopuruak gora egin izanaren arrazoiz informatika gelaren erabilera egiterakoan saio gehiago behar izatea ekarri zuen, eta horrek guztien beharrak asetzeko zailtasunak izatea berarekin. Hori dela eta beraz, ikastetxean aurki zitezkeen ordenagailurik zaharrenak haur hezkuntzako geletan banatu zituzten eta horrek beraz aukera eman zuen neurri horretan gaur egun haur hezkuntzako geletan txoko moduan aurki daitezkeen bi ordenagailu horien erabilera egiteko eta informatikako gelara etortzea ekiditeko. Hala eta guztiz ere, haur hezkuntzako ikasle hauek arbela digitalaren erabilera beharrezkoa dutenetan, Lehen hezkuntzako geletara zein liburutegira joaten dira. Txikien horiekin hasten dira informatikaren mundura gerturatzen eta lehenengo kontaktu hori izaten: xagua ukitzen, xaguaren mugimendua kontrolatzen, xagua puntu jakinen gainean 12
  • 13. pausatzen, xaguarekin nahi den horren gainean “klik” egiten… horretarako hainbat programa txiki erabili izan ohi dituzte. Ordea, lehenengo mailatik aurrera informatika gelara joateko ohitura izan ohi dute, bertan hamabosten bat ordenagailu izanik norberak bere aurrerapenak emateko bidea eskaintzen baitu, norberari dagokion mailan beti ere. Ordea eta ordenagailuen zein teknologia berrien erabilera hori informatikako gelan egiten den erabilera horretara soilik ez mugatzeko asmoz, gelan bertan ere badute ordenagailu bat, proiektorea etabar… hauekin informazioa bilatu, guztien artean bilatutako hori landu, eskulanak egin, marrazkiak proiektorearen bidez enfokatu eta horiek kopiatu…egiteko aukera izaten dutelarik. Gobernuaren eskutik etorria den eta erkidegoan zein estatu mailan eskola guztietan piskanaka instituzio hauek digitalizatzen joateko helburuz martxan jarri den Eskola 2.0 proiektu horren haritik, bosgarren mailako horiek ( bosgarren mailako horiek baitira Eskola 2.0ko proiektuan daudenak) jada bakoitzak bere ordenagailua dute, eta horiek gehienbat ba informazioa bilatzeko…erabiltzen dute. BALIABIDEAK HARDWAREA Ariñora eginiko bisitatik ikasitakotik eta Microsoftek eskainiriko proiektu hori ere bera izanik, microsoft eta Pello Errota ikastetxeak aurrera eramandako proiektu hori gauzatzerako orduan izandako laguntza eta baliabideak ez dira asko ezberdintzen. 13
  • 14. Proiektua martxan jarri zen laugarren mailako ikasle horiek guztiak hornitzeko adina Tablet PC idazteko arkatz digital eta guzti aurki daitezke, hauek sare baten bidez internetera eta irakaslearen ordenagailura ere konektatuak izanik. Horrez gain, ziklo guztietan gaur egun proiektore bat aurki daiteke bai eta hauek proiektatuak izateko arbelak ere, arbela hauek izanik: beledak, pantailak, ikastetxean zehar aurki daitezkeen bi Smart arbela digital…Ziklo guztietan gutxienez bat aurki daiteke beraz eta ziklo batzuetan badira bi ere: 1.zikloan bi proiektore eta bi arbel aurki daitezke, 2.zikloan proiektore eta arbela bakarra eta 3.zikloan bi proiektore eta bi arbela aurki daitezke. Honez gain, liburutegian ere proiektorea eta honi dagokion arbela digitala ere aurki daiteke. Horrez gain bestalde, haurren lanak zein bestelako baliabideak proiektatzeko erabiliak diren eta zintzilik aurki daitezkeen kamara analogiko bana ere aurki daiteke ikastetxeko gela bakoitzean. 14
  • 15. Duela hamabost urte hasi zen informatizatzeko lehen pausu haietatik aurrera ikastetxeak beregain hartu dituen proiektu guzti horien bidez, baliabide ugari ekarri ditu ikastetxe honetara eta gaur egun nabarmentzekoa da bertan aurki daitekeen ordenagailu kopurua, guztira 40ren bat ordenagailu aurki baitaitezke ordenagailu eramangarri, finko, Eskola 2.0 proiektukoak…kontaturik. SOFTWAREA PROGRAMA BEREZIEN ERABILERA Ikastetxeko ordenagailu guztietan, multimedia programa desberdin asko jadanik barnean sartuta dituzte, hau da, CD-rom desberdinak, CD-interaktboak, multimedia programa desberdin guzti horiek…ordenagailu guztietan sartuta daude. Duela lau bost urte egindako lan horren fruitu gisa, gaur egun arloka sailkatuta (ingurunekoak, matematikakoak, musikakoak, euskerakoak, ingelerakoak…) dauden berrogeirenbat programa aurki daitezke ordenagailuetan bertan. Ordenagailuetan sartuta dauden multimedia programa guzti horiek beraz, CD-rom ak erabiltzeko beharrik ez izatea dakar, horrela eta ordenagailua piztearekin batera ageri den lehen 15
  • 16. pantaila horretan aurki daitezkeen arloka sailkaturiko programa horietatik zuzenean sartzeko aukera ematen baitu CD-rom-ak erabili gabe. Jadanik ordenagailuen barnean aurki daitezkeen programa horiez gain irakasleek beraiek euren lanak zintzilikatzeko, hainbat ekarpen jasotzeko, informazioa bilatzeko…interneten erabilera ere egiten dute. Horien artean ondorengo Blog horiek aurki daitezkeelarik: Eskolako BLOG-ak: "BLOG NAGUSIA" "LITERATURA-TXOKOA" bloga "ARTEA" bloga "ENGLISH CORNER" bloga Haur Hezkuntzan ia ikastetxe guztietan erabiliak diren Urtxintxako CD interaktibo horien erabilera ere egiten dute (xango, ttantto…) baina horiez gain badaude beste programa txiki asko batez ere informatikaren munduko lehen urrats horiek ematen hasteko saguaren erabilera kontrolatzen ikasteko… Haur Hezkuntzako lau-bost urtekoek programa horien erabilera ere egiten dute esaterako arloka antolaturik dagoen ikasguay programaren barnean aurki daitezkeen jardueren bidez, baina horrez gain ikasleei nahi dutena eta momentuan behar duten horretan aritzeko askatasun eta aukera ematen zainez (irakasleak oso gutxitan gidatzen ditu) interneten eta Youtuben bideoak ikusteko, notiziak ikusteko…aukera izaten dute. Txikitatik informatikara gerturatu izanaren arrazoiz bost urteko haurrek ordenagailuen maneiuan duten erraztasun horretaz baliaturik interneten erabilera egiten ez dutenetan egiten duten bestelako maneiua ondorengo programa txiki horien bidez egiten dute: 16
  • 17. Haur eta Lehen Hezkuntzako WEB ORRIAK IKT-ko arduradun batzuk (Asteasuko IKT-ko arduradun tartean izanik) Lasarteko berritzegunean interneten euren ikasleentzako interesgarriak ziren web gune interesgarriak bildu izanaren lanaren ondorioa da Ikasguay. Gaur egun hirurehun-etik gora jolas edo orrialde interaktibo interesgarrienak aurki daitezke bertan arloka sailkaturik (euskara, gaztelania, ingelesa, hiztegiak, matematika, ingurunea, musika, plastika, denetarik, denborapasak,); beraz arlo bakoitzean aurki daitezkeen jolas interaktibo horiek jasotzen dituzten orrialde horiek azalpen txiki batez barnean jasotzen dutena azaltzen dute. Gaur egun ikasleen erabilerarako digitalizaturik dauden eta arloka sailkaturik aurki daitezkeen programen presentzia nabaria bada ere, digitalizazioaren aro horrek irakasleen zein ikastetxeko kudeaketa eta funtzionamenduaren barnean ere bere aztarnak utziak ditu; izan ere, gaur egun Pello Errotako artxibo eta dokumentu guztiak digitalizaturik egoteak, idatzizko artxiboak desagertzea eta 40.000 artxibo digitalizatu baino gehiago egotea ekarri du. ESKOLA 2.0REN INGURUKO IRITZIA. Asteasuko Pello Errota ikastetxea Eskola 2.0 proiektuaren eskakizun eta beharretara ondo moldatzen ari da aldez aurretik izandako tableten esperientziak horretan asko irakatsi izanaren arrazoiz, bai eta sor daitezkeen arazo horiek proiektu haren bidez sortu izanak, proiektu honen bidez sor daitezkeen arazoei irtenbidea nola eman jadanik ikasia dutelako; hortik jada pasata egote horrek, proiektu honek zer 17
  • 18. suposa dezakeen jakitun egotea ahalbidetu die, eta guztia antolatzea ez zaie gehiegi ere kosta izan. Orokorrean ikastetxeko IKT arduradunaren hitzetan, bere iritziz Eskola 2.0 proiektu horrek ez duela funtzionatuko azaldu du, proiektua planteatuta dagoen bezala egotearen arrazoiz, bere ustez horrela ez baitago egiterik. Informatikaren alorrean, eskoletan bada arazo handi bat, (Asteasuko IKT arduradunaren ustetan) arduradunek ikusi nahi ez dutena; eskola ezberdinetan informatikak duen egoera behatzeko aukera izanez gero, normalean egoera hori IKT-ko arduradun batekin oso lotuta egon ohi da: IKT arduradunik ez badago, normalean ez du funtzionatzen. Hori dela eta, eskola desberdinetako irakasle eta profesionalek aspalditik soinketa irakasle bat dagoen bezala IKT irakasle bat egotearen beharra eskatzen eta aldarrikatzen ari dira: irakasle edo dinamizatzaile bat, eta ez teknikari bat, horretarako enpresa mantenua dagoela adieraziz. Horrela IKT irakasle edo dinamizatzaile horrek dagokion arlo horretan jakin beharko luke, arlo pedagogikoa ere bereziki kontrolatuz. Hori gabe, hau da IKTen arlo horretan espezializatua ez den irakaslerik gabe, guzti hori aurrera eramatea zaila ikusten du eta gobernuak arazo hori onartu nahi ez izateak, arazoa areagotu egite duenaren iritzia du. Orain zabaldu berri den eskola 2.0ko proiektu horri dagokionean, teorian oso polita geratu zaienaren iritzia du, ordea praktikan jadanik hainbat arazo antzeman direla ere argi utzi du. Irailean Eskola 2.0 proiektu horri erantzun nahian hasi ziren 5.mailako tutorea, ingeleseko irakaslea, PT irakaslea, eta gero azken momentuan Ikt arduradunak ere prestatzen (zeren eta hasieran ez zuten asmorik); eskola bakoitzetik hiru irakasle baino ez, eta hiru horiek lau hilabete hutsez formatzeko ahalegin hori ez du nahikoa ikusten. Atzean IKT arduraduna baldin badago funtzionatuko duelako ideia oso argi dauka eta baldintza hori ezean proiektuak ez duela aurrera egingo ere oso argi du. Baldintza gabe aurrera ez egitearen arrazoitzat bere bizi esperientziak jarriak ditu: “hemen etengabe, ia egunero…ordenagailuak berriak izan arren ere arazoak sortzen dira; agian egun batean konexiorik ez dago, edo tontakeri txikiak…eta tutoreak zer egin behar du? tutoreak ez daki nola konpondu arazoa.” Hori dela eta horrela gauzak ongi egin ezin daitezkeela azpimarratu du. ETORKIZUNARI BEGIRA 18
  • 19. Pello Errota ikastetxeak oso garbi dauka aurrera begira lortu nahi duen hori azaltzerako unean. Gaur egun informatika sartzen ari da inguruko eskoletan ikastetxe honetan jadanik duela urte batzuk horren aldeko apustua egina bazuten ere. Orain eskola 2.0ko proiektu horrekin laguntza gehiago izango dutenaren itxaropena dute, baina dena dela orain arte ere ikastetxe honek ahal izan duenarekin eta bere erara moldatu eta jarraitu du. Arbela digitalak orain modan jarri eta gainerako ikastetxetan montatzen ari dira, baina Pello Errota hasi zen horretan duela bost bat urte. Lan haren ondorioz, gaur egun ziklo guztietan badago proiektore bat gutxienez, eta arbela ugari ere aurki daitezke: izan daiteke beleda, izan daiteke pantaila bat, aurki daitezke bi digital ere…Ziklo guztietan gutxienez bat aurki daiteke eta ziklo batzuetan badira bi ere: 1.zikloan 2, 2.zikloan 1 eta 3.zikloan 2; liburutegian ere badago. Orduan, hori da ikastetxeak eta bertako profesionalek ere lortu nahi dutena: gela guztietan edo gela guztiak, gela digitalak bihurtzea, gobernuaren laguntzarekin edo gobernuaren laguntzarik gabe. Laguntza etorriz gero hobe, baina laguntzarik gabe ere helburu hori lortzeko bidean borrokatzeko prest agertu dira, baliabide horiek eskura izatea beharrezkoa jotzen baitu ikastetxeak. Adibidez, badaude zenbait gauza, Ariñoko esperientziarekin loturik, hortik hartu zutena: bideo kamararen esperientzia kopiatu zieten soilik, baina deskubrimendu handia Asteasuko IKT-ko arduradunaren hitzetan. Kamara bat, bideo kamara analogiko bat, zintzilik jarri eta, horren bidez proiektatzeko aukera izateak aspaldiko arazo bat konpontzea dakar berarekin; modu honetara haur baten idazlan bat zuzentzeko orduan adibidez, bideokamararen azpian jarri eta denon artean zuzentzeko aukera ematen du guztioak gauza bera une berean ikusteko aukera izanik eta fotokopiak sor ditzaketen eragozpenak alde batetara utziaz. 19
  • 20. ESKOLA AITZINDARIEN KONPARAKETA Asteasuko Pello ESKOLA Ariño-Alloza eskola Errota eskola Teknologiak leku handiegirik Teknologiak leku berri bat hartzen ez duen meatzari herri hartzeko bilaketa horren txiki batean, berau prozesuan, berau Microsoftek eginiko apustua zabaltzearen aldeko apustua. zabaltzearen aldeko apustua. Microsoft-en proiektua jaso Lehen hezkuntzako 4.mailakoak Lehen hezkuntzako duten ikasleak 4.mailakoak • Tablet PC-ak arkatz digital •Tablet Pc-ak arkatz eta guzti. digital eta guzti. • Arbela digitala. • 2 arbela digital, • Proiektorea. beledak eta • Ordenagailu multimedia. pantailak:1.zikloan • Bideo kamara. bi, 2.zikloan bat eta • Internet. 3.zikloan bi. Liburutegian eta informatika gelan ere bai. Baliabideak • Proiektoreak: 1.zikloan bi, 2.zikloan bat eta 3.zikloan bi. Liburutegian eta informatika gelan ere bai. • Ordenagailu multimediak. • Bideo kamara bat gela bakoitzean. • Internet. Ikasle eta irakasleek eskola Ikasgai denetan, ikasgai ordu guztietan baliabide hauek denetarako, toki Metodologia erabilgarri dituzte. guztietan eta ordu guztietan 20
  • 21. PELLO ERROTAKO ELKARRIZKETA Noiz hasi zineten teknologia lanetan? Puff.. hamabost urte edo orain dela hamabost urte…ni etorri nintzenean ordenagailu bakar bat zegoen eta orduan hasi ginen, orduan erosi genun bigarren eskuko lau ordenagailu eta horrekin hasi ginen. Programatzen hasi ginen, programak egiten…garai hartan ez zegoenez, beste mundu bat zen. Esplikatzea… esan nahi det, orduan ez zegoen ez internetik, oraindikan asmatu gabe zegoen eta…edo multimedia programak eta gauza guzti horiek orduan ez zeuden, eta orduan ba programak egiten… Eta zein helbururekin edo? Garai hartan? Ba informatika sartzea besterik gabe…pues hori, teknologia berriak garai hartan zeuden aukerekin hastea… Eta orduan, informatika berez ematen genuen. OHO zegoen oraindik, esan nahi dut hamalau urte arte, eta ba hamabi urtetik aurrera astean saio bat, informatika saio bat eta ez du zer ikusirik gaur egungo egoerarekin, gaur egungo helburuekin etabar bai? Esan nahi det, gaur egun informatika saiorik ez dago, esan nahi det, informatika saiorik ez dugu ematen, informaika txertatuta dago arlo guztietan, ezberdina da… Eta zein izan zen ikasleen erantzuna? Pues…ordenagailu txuri beltzak oraindikan, baina jo, beraientzako ikusi zuten lehenengo ordenagailua izan zen…oso gustura zeuden… Eta gurasoek horretan eraginik izan zuten edo… Hasieran ez…gero hortik aurrera bai…gerora gurasoren batek erosi ziguten ordenagailuren bat…osea, ondo hartu zutela, eta lagundu egin zutela ez? Bai, bai… 21
  • 22. Eta gaur egungo erabilera ordenagailuen inguruan? Puf..denetan, denetarako, toki guztietan, ordu guztietan…eta eztakit, hasi ginen sartzen uste dut azken zortzi urte hauetan proiektu desberdinetan sartu gea, ba eztakit, microsoft enpresarekin bat tablet-en esperientziarekin…ez dakit entzunda dezuen…Ariñoko hori, aulas autosuficientes…Bai, hori da, Ariñora bisita egin genuen, harea, eta ba microfot enpresak ere egin nahi zuen horrelako esperientzia bat hemen erkidegoan, eta bueno ba aukeratu ziguten eta horiekin hasi ginen ba laugarren maila batean, ikasle bakoitzak tabet bat, ordenagailu bat eta arbela digitalak eta horrekin hasi ginen… hori izan zen proiektu bat. Eta gero ba Smart enpresak ere, arbela digitalaren enpresak ere horrelako proiektu bat eskaini zuen eta hor ere sartu ginen… eta orain ba, Eskola 2.0 ren proiektu hoenkin ba derrigorrez sartu behar izan dugu… horregatik esaten det, ba ya ez dakit zenbat ordenagailu, ez dut kontrolatzen baina 40ren bat ordenagailu eramangarriak, finkoak, proietoreak, arbela digitalak…ziklo guztietan…eromena… Eta adinaren arabera modu desberdinetan erabiltzen dituzue? Bai, haur hezkuntzan, hor dute ordenagailu txokoa, gela bakoitzean dituzte bi ordenagailu. Eta gero ya, lehenengo mailatik aurrera informatika gelara joaten dira, eta gero gelan bertan ere badute ordenagailu bat, proiektorea etabar…orduan bai, aldatu egiten da. Eta gero ya bosgarren mailatik aurrera bai, aldatzen da bosgarren mailako horiek dira Eskola 2.0ko proiektuan daudenak, eta hoiek jada bakoitzak bere ordenagailua dute, eta horiek ba gehienbat ba informazioa bilatzeko…erabiltzen dute. Eta gero ya ba txikiekin, 3 urtekoekin hasten gera ba lehenengo kontaktuarekin…ba hori, xagua eta hori oso polita da ikustea…xagua hartzen dute eta gero horrela klik-klik egitean beste aldera joaten zaie…Iaz oraindik informatika gelara joaten ziren, eta haurten ba hori gehiegi zeuden eta orduan informatikako saio gehiago behar genituen…eta orduan, ba hori ordenagailurik zaharrenak ba haur hezkuntzako geletan banatu genituen…eta orain ya ez dira etortzen. 22
  • 23. Eta, programa berezirik edo badaukazue? Bueno, ordenagailu guztietan, multimedia programa asko sartuta ditugu, esan nahi det, cd-rom ba hori multimedia programa horiek, cd-rom-ak erabili beharrean aspalditik sartuta ditugu multimedia programa guzti horiek ordenagailu guztietan, orduan dira, ba eztakit berrogeirenbat programa arloka sailkatuta, ba ingurnekoak, matematikakoak…eta orduan ba hortik zuzenean hortik sartzen dira ba cd-rom-ak eta erabili gabe, oso erosoa da. Baina horrela programa berezirik, ba denetik… Eta adibidez haur hezkuntzan zer erabiltzen dezute? Eske adibidez, guk daukaguna da ba urtxintxako horiek; ba ttantto eta xango eta horiek…baina hemen horiek erabiltzen dituzte edo… Ba, bai horiekk ere bai, baina gero horiez gain badaude beste programa txiki asko ba batez ere asteko saguaren erabilera kontrolatzen eta hori dena, programa txiki horiek interneten daude dohainik dira, eta gero ikusiko dugu ia zer dauden, oso gauza olitak daude haur hezkuntzarako . Eta zer esango zenuke Eskola 2.0ren inguruan, zer iritzi daukazu? Ba…aber, gu oso ondo ari gara moldatzen baina tableten esperientzia genuleako; hortik jada pasata geunden eta bagenekien zer zen hau eta… ba ez zaigu gehiegi kostatu hau dena antolatzea. Baina orokorrean niri iruditzen zait ez duela funtzionatuko horrela, planteatuta dagoen bezala, horrela ez dago egiterik. Informatika, hor eskoletan badago arazo haundi bat, ez dakit, ba arduradunek ikusi nahi ez dutena; eta da, ba joaten bazarete edo begiratzen baduzue eskola ezberdinetan informatika egoera, normalean oso lotuta dago IKT-ko arduradun batekin; ez badago, normalean ez du funtzionatzen. Horrelako erreza da. Orduan, aspalditik eskatzen ari gara, ba soinketa irakasle bat dagoen bezala IKT irakasle bat egon behar du; irakasle edo dinamizatzaile bat, ez teknikari bat, bai? Horretarako dago enpresa mantenua. Baina bai, uste dut, horretan jakin behar duela eta arlo pedagogikoa oso ondo kontrolatu behar duela. Eta hori gabe, ba…eta hori ez dute 23
  • 24. onartu nahi… Orain eskola 2.0ko historia honetan, teorian oso polita geratu zaie, hasi ziren Irailean prestatzen 5.mailako tutorea, ingeleseko irakaslea, PT irakaslea, eta gero azken momentuan Ikt arduradunak ere deitu zituzten, zeren eta hasieran ez zuten asmorik. Bakarrik hiru horiek, bale. Eta hiru horiek zer, formatuko dituzu lau hilabetetan mobida horretan sartzeko?puff… atzean IKT arduradun baldin badago funtzionatuko du, bestela ez. Bestela ez zere, hemen etengabe, ia egunero… ordenagailuak berriak dira baina agian egun batean konexiorik ez dago, edo tontakeri txikiak…eta tutoreak zer egin behar du?tutoreak ez daki. Eta orduan, ba neretzako koxka hor dago. Eta bueno, pues hori, egiteko modua eta argazkai atera behar dute, eta lehenbailehen eta azkar…baina horrela, ez dira gauzak ondo egiten. Eta aurrera begira zer asmo? Ba gure kasuan garbi dago, informatika sartzen ari da, orain eskola 2.0ko historia horrekin laguntza gehiago izan dugu, baina dena dela orain arte ere gu geure erara moldatu gara eta jarraitu degu. Arbela digitalak orain modan jarri dira eta montatzen ari dira, baina gu hasi ginen horretan duela bost bat urte: ziklo guztietan ba hori badago proiektorea gutxienez, eta arbela izan daiteke ba beleda, izan daiteke pantaila bat, izan daiteke bi digital ere baditugu…baina bueno, ziklo guztietan badugu gutxienez bat eta ziklo batzuetan baditugu bi (1.zikloan 2, 2.zikloan 1 eta 3.zikloan 2); liburutegian ere badago. Eta orduan, hori da guk lortu nahi deguna: gela guztietan edo gela guztiak, gela digitalak bihurtzea, gobernuaren laguntzarekin edo gobernuaren laguntzarik gabe, berdin zaigu; etortzen bada laguntza hobeto, baina bestela berdin, hori beharrezkoa da. Ba adibidez, badaude zenbait gauza, ba Ariñoko esperientzia, piskat horrela ezagutzen baduzue, ba hortik hartu genuen…bueno guk hara egin genuen esperientzia niretzako izan zen zoragarria, bakarrik kamararen, bideo kamararen esperientzia kopiatu genien. Kamara bat, bideo kamara analogiko bat, horrela zahar horietako bat horrela zintzilika, pues hori, hori proiektatzeko; esan nahi dut, haur baten idazlan bat zuzentzeko, hor jarri proiektatzen duzu, eta zuzentzen duzu. Osea, hori bakarrik, eta orain ba gela guztietan badegu kamara bat. Eta orain, hori adibidez, hori eta gero, orain dela pare bat urte atera dute dokumentu bat, ez dakit nola deitzen den “lector de documentos” edo horrelako zerbait, eta hori da ba azken finean kamara bat. Horrekin lortzen duzuna da, aspaldiko arazo bat konpontzea 24
  • 25. eta hori da ba hori: nola hartu haur batek idatzitakoa eta goazen denok zuzentzera hau. Denok. Fotokopiak, bale. Fotokopiak atera eta zuzendu. Baina hau da, jarri momentu batean eta benga guazen denok batera zuzentzera. Zoragarria. Eskulan bat ere adibidez, eskulan bat erakusteko, pajarita bat nola egiten den, kamara azpian zu jartzen zara hor eta denak ikusten dute pantailan zu egiten ari zarena. Eta da ba hori, kamara bat. Premiako arduradunei askotan esan izan diogu, hori nahiko merkea da eta ba hornitu eskola horrelakoekin. Baina kasurik ez. Pues bale. ESKOLA 2.0 PROIEKTUA Behin iragana ezagututa, orainari helduko diogu. Horretarako, Eskola 2.0 proiektuaren inguruan hitz egingo dugu: zer den, nola eramaten den aurrera, zer baliabide dituen, proeiktu telematikoak… Hona beraz, puntu guzti horien xehetasunak. SARRERA Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0. Ikastetxe askotan digitalizazioaren aldeko apustua egin zen, IKT-ak heziketan eragiteko beharrezko baliabidez horniturik zegoelarik. Hau dela eta, honen asmorik nagusiena IKT-ak ikastetxeetan integratzea da. Baina jakina, ez da ikasle bakoitzari ordenagailu minieramangarri bana ematea bakarrik, funtsean XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jartzea da, azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko konektibitatedunak, ikasgelak INTERNETera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek, jatorrizko gizaki digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako. 25
  • 26. Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTa beste baliabide bat bihurtzea nahi da, alegia, ikasle orok eguneroko jardunean erabiliko duen beste lan tresna bat izatea. Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra irakasleen eskutik eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte IKT tresnak balabide didaktiko gisa erabiltzeko metodologian gaituak. 2.0 Eskola programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusi zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean. Proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, oraindik Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin zuzeneko kontaktua badute ere, oraindik ez dira Eskola 2.0 proiektuan sartu. 26
  • 27. HELBURUAK Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak anitzak diren arren, hona hemen horietako batzuk: • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea. • Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea. • Eten digitala murriztea. • Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea. • HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA. Helburu guzti hauek oso garrantzitsuak dira eta gaur egungo ikastetxeetan txertatuta daude. Hauen helbururik nagusiena heziketa kalitatea hobetzea da eta hau lortzea ezinbestekoa da egungo sisteman. Hori dela eta, gisa honetako programa berritzaileak ikastetxeetan erabiltzea esanguratsua izango da eta aldi berean aberasgarria. EKIPAMENDUA Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, aurretik ekipamendua zehaztea beharrezkoa da. Horretarako Eskola 2.0 Proiektuarekin ikastetxeetan hasi daitezen, honako material eta baliabideak edukitzea beharrezkoa da: HARDWAREA HARDWAREA GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA - Armairu elektrifikatua eramangarrien 27
  • 28. bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat. Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x sakonera). - Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena. Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm (zabalera x altuera x sakonera). - Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat. - Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena. IKASTETXE BAKOITZEKO EKIPAMENDUA -Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko. 28
  • 29. Ikastetxe batean egon beharreko baliabide eta material desberdinak zein diren esan eta gero, ikastresnak zein diren azaltzea egokia iruditzen zaigu. Mini ordenagailu hauek bakarrik izatea ez da garrantzitsuena baizik eta, hau aurrera eramateko ikastresnak instalatuta izatea ere beharrezkoa da. Ordenagailu txiki hauek hutsik datoz eta haurrek erabili ahal izateko, landu nahi diren edukiak bertan instalatzea edo txertatzea ezinbestekoa da. SOFTWAREA Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional. Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie. Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako softwarea erabili behar duela, Hezkuntza Sailari eskatu beharko dio. Honek berriz, egoki irizten badio, lizentziak emango dizkio ikastetxeari. Guztiz debekatuta gertuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea. 29
  • 30. EDUKIAK Aitzitik esan bezala, interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu behar da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia- erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen du, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago. Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira. Lehen Hezkuntzako 5-6. mailako ikasleek adibidez, hainbat eduki lantzen dituzte: ingurune arloa, matematina, euskara, gaztelania eta ingelesa. Hori dela eta, aurretik aipatutako eduki digital hauek ordenagailuan bertan txertatzea beharrezkoa da. Ondorengo irudietan argi ikus daiteke. Goiko irudi honetan, ingeleseko irakasleak hainbat irudi hartu eta hauen izenak esateko aipatuko die eta beheko irudiak berriz, umeak arbel digital baten aurrean aurkitzen dira. Beraiek ezkerretara dituzten irudi 30
  • 31. horiek eskuarekin hartu eta eskuinetara dauden izenekin lotu beharko dute. Irudi hauek konparaketa txiki bat egin dugu (irudiak hitzek baino gehiago esaten dute eta). 31
  • 32. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA Ekipamendu guztia eta ikastresna egoki guztiak zein diren ikusi eta gero, esan behar da, irakasle nahiz tutoreek beharrezko prestakuntza jasotzea ere nahitaezkoa dela. Alde batetik, ezagutzen ez duten proiektu baten aurrean daudelako eta bestetik, ezagutza minimo batzuk hartzea ezinbestekoa delako. Prestakuntza saio hauek normalean berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte eta honako alderdi hauek hartzen dira kontutan: - SOFTWARE LIBREan eta 2.0 tresnetan oinarrituriko ezagutzak. - Eduki elebietan: EUS-CAS. Goiko irudi hauetan argi ikus daitekeenez, irakasle guztiek buru belarri dihardute euren prestakuntza eta jakintza multzo ezberdinek bereganatuz. Ikastetxe batean honelako programa bat aurrera eraman nahi bada, irakasleak ikasteko prest egon behar dira eta baita gogotsu ere. 32
  • 33. ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK Proiektu honen nondik norako guztiak azaldu eta gero, honen abantaila eta desabantailak aipatzea esanguratsua dela iruditzen zaigu: ABANTAILAK DESABANTAILAK  Denbora aurrezten du.  Instalatzeko arazoak.  Elbarrientzako laguntza.  Ekonomikoki ez da guztiontzat.  Informazioa azkar biltzen du.  Nekagarria (gorputz-jarrera).  Errakuntzak izateko probabilitate  Prozesua mekanikoki geratu txikia. daiteke.  Zuzentzeko erraza.  Pertzepzio falta.  Onuragarriagoa.  Mantentzea eskatzen du. Eskoletan, teknologia onuragarria eta erabilgarria izango da nola ulertzen ditugun kontzeptu hauen arabera eta horrek nola eramaten den praktiketara. Modu tradizional batean, ordenagailu baten erabilera ez doa eskola igortzailea, baina pertzepzio berri batekin desberdina izaten da: umea informazio gehiago daukanez, aurrera edo atzera joan daiteke, elementu berriak sartu, kendu … eta beraz, sekuentzia lineal bat ez du erabiltzen, hau da, aukeratzeko boterea daukate. KOSTUA 33
  • 34. Proiektu honen inguruko informazioarekin amaitzeko, ESKOLA 2.0 programak ikastetxe batean martxan jarri ahal izateko kostuaren inguruan mintzatuko gara. Esan behar da, ikastetxe guztiek ez dutela aukera gisa honetako programak aurrera eraman ahal izateko oso garestiak baitira eta ez daude ados programa honek eskaintzen dituen aukerekin. Beste alde batetik, programa honen aldeko eskolekin topatzen gara eta hauek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin ipintzen dute. Honen kostua 12.660.004,12 eurokoa (gutxi gorabehera) da. Bertan miniordenagailu eramangarriak, arbel digitalak, armairuak, wifi konexioak eta garraio poltsak sartzen direlarik. 34
  • 35. LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOAK Proiektu telematikoak lehenagotik gure artean aurkitzen diren arren, lotura handia dute mintzagai dugun proiektu honekin. Hori dela eta, hauen inguruko xehetasunak luzatzea ere beharrezko iruditu zaigu. LANKIDETZA PROIEKTU TELEMATIKOek lan kooperatiboa, informazio trataera, ezaguera sorrera, diziplinartekoa, zehar lerroak, globalizazioa, harremanak ...lantzeko aukera aparta eskaintzen dute. Oinarri soziokonstruktibistekin bat egiten dute eta gehienetan gelako proiektuak, zein erronka kognitiboen metodologian oinarritzen dira. Ikasleek gaitasun digitala, hizkuntza komunikaziorako, ikasten ikastea, autonomia eta ekimena, eta beste oinarrizko gaitasunak lortzeko bitarteko estratejikoak eskeintzen dituzte. Egun internet-ko web 2.0 tresna berriek lan aukera zabalak bezain erabilerrezak ematen digutenez, esatebaterako: blog-ak, wikiak, webquest, txat mezularitza, sare sozialak... izugarrizko indarra har dezakete, ikas-irakas prozesuetan estrategikoki txertatuz gero. Horrenbestez, IKT- kontzeptutik IJT klabean, Ikaskuntza eta Jakintzarako Teknologiak, hitz egiten hasi beharko ginateke aurrerantzean, teknologiari protagonismoa gutxitu eta Didaktika 2.0 metodologian murgildutzeko. Beraz, Lankidetza Proiektu Telematikoak, etorkizun handiko proiektuak dira baldin eta ondo garatzen baditugu. Hori guztia kontuan izanda, garrantzitsua iruditu zaigu, gure inguruan indarrean aurkitzen diren proiektu telematiko ezberdinen inguruko informazioa zabaltzea. Hona beraz, gure lurraldeetan jorratu diren proiektu telematikoak: 35
  • 36. • LURRALDE OSOAN • Euskadin Zehar SARRERA Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu eraginkorrean erabiliz Euskadiko errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz. NORI ZUZENDUA Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Lurralde ezberdinetako ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatuko dira. Ikastalde bakoitzak bere herri-auzo-eskualde inguruko ikerketa-lan bat (natura- historiakultura-soziala) burutuko du eta beste taldearekin partekatu/erkatuko ditu ezagupen horiek. Hirugarren zikloan lurralde bakoitzeko hiruna ikastetxek Bidai Gida bat ere egin dezakete. Ekoizpenak talde bakoitzaren blogean argitaratuko dituzte. "Proiektuaren arrakasta ikastetxe partehartzaileen artean suertatutako harreman kalitateak eta elkarlanak emango dute. Arrakastaren maila gorena elkarren arteko bisita txangoa burutzea izango litzateke, bertatik bertara ikusiz ikertutako errealitateak" HELBURUAK • Ikasleek IKTak, Informazioa eta Komunikaziorako Teknologiak, modu esanguratsu eta funtzional batean erabiltzea. • Ikastetxe eta herri ezberdineko ikasleen arteko harremanak sortzea eta bultzatzea, posta elektronikoa eta blogeko post-en bitartez. • Ikasleek bere herriko/auzo/eskualde ingurua (natura-historia-kultura- soziala) ikertu eta ezagutza partekatzea, ekoizpen digitalak burutuz. 36
  • 37. Lan kooperatiboa sustatzea. • Ikasleek beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratzea, beste ikastaldeen ekoizpenak partekatzea, interesa azaldu eta feedback bidaliz. • EDUKIAK • Herria, eskualdea edo auzoko ingurune naturala, historia, kultura, gizartea. • Posta elektronikoa eta bere erabilpena: web posta • Programa infomatikoak eta beraien erabilpena: testu prozesadorea … WEB ORRIAK EDO BLOGAK http://barrutia1.blogspot.com/ www.elkarrekin.net • GIPUZKOAN • Pelutxe SARRERA Pelutxezko Panpinen proiektua, "Ositos de Peluche" IEARN sareak antolatutako proiektuan oinarritzen da. Proiektu hau Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei (5 urteko geletan daudenei) zuzentzen zaie, e-postaren bidez komunikazioa bultzatzea oinarritzat duelarik. Pelutxe baten bidez, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen ditugu baita bi eskolen arteko komunikazioa ere sustatzen da. Jatorriz, Australian egindako proiektu baten ondorioa da, hona helbidea: http://www.iearn.org.au/tbear/ 37
  • 38. NORI ZUZENDUA Haur Hezkuntzako azkeneko mailako ikasleei (5 urteko geletan daudenei) HELBURUAK Pelutxezko Panpinen proiektuaren helburu nagusiak, besteak beste, honako hauek dira: • Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea, harreman positiboak lortzeko. • Idatzizko hizkuntza garatzea era esanguratsu batean eta IKTak erabiliaz (Blog eta posta elektronikoaren bidez). PROIEKTUAREN GARAPENA • Talde bakoitzak Ikasturte hasieran pelutxe bat “maskota bat” eskuratu beharko du. • Maskota 1.hiruhilekoan, gelakideekin ikastetxean bertan egongo da. • Parte hartzen duten taldeak bikoteka antolatuko dira maskotak elkartrukatze arren. • BLOG bat irekiko da, hasiera hasieratik, bikote bakoitzarentzat Pelutxe biren esperientzia guztiak partekatzearren: testua, irudia, bideo motzak... • 2.hiruhilekoaren hasieran maskota elkartrukatu ondoren bi taldeen arteko komunikazioa, posta elektroniko edota BLOGen bidez gauzatzen joango da. • 2.hiruhilekoaren bukaeran proiektuari amaiera emango zaio berriro maskotak trukatuz, eta Pelutxe bakoitza bere taldera itzuliz. • Pelutxea ukitu daitekeen zerbait da eta haurrek berarekiko lotura sortzen dute, beraz, proiektuaren muga parte hartzaileen irudimenak ezarriko du. 38
  • 39. PROIEKTUA AURRERA ERAMATEKO BEHARREZKOAK DIREN BALIABIDEAK • Pelutxeak • Interneteko konexioa • Elkarrekin.net plataforman irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie. Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil ditezke: Foroak, baliabideak, laguntza, txata… • Proiektuekin sortu daitezkeen gorabeheretan laguntzeko arduraduna egongo da IKT Programan. Laguntza tekniko zuzena behar izanez gero ikastetxeko eta berritzeguneko IKT aholkulariengana ere jo dezakezue. • Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaie. WEB ORRIAK EDO BLOGAK www.elkarrekin.net http://aginakopelutxeak.blogspot.com/ http://barrutia.blogspot.com/ http://www.youtube.com/watch?v=r4YulQGOXvw • Asmakilo … asmakizun mordo eta pilo! SARRERA 39
  • 40. Pertsonai batek, Asmakilok, asmakizunak proposatzen ditu hasiera batean eta partaideak asmatzen saiatzen dira. Gero, parte hartzen duten ikasleek eurek sortutako asmakizunak web gunean argitaratzen dira, beste ikastetxetako ikasleek asmatzen saiatzen dira. NORI ZUZENDUTA Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzenduriko proiektua da. HELBURUAK • Ikasle ezberdinen arteko harremanak sustatzea • Asmakizuna testua lantzea • Lan kolaboratiboa bultzatzea • IKTak era esanguratsu batean erabiltzea • Posta elektronikoa ezagutu eta erabiltzea • Testu multimediak lantzea • Irakasleen prestakuntza IKT arloan bultzatzea BALIABIDEAK • Interneteko konexioa • Elkarrekin.net plataforman irakasle partaideei gune bat eskainiko zaie. Honetan komunikatzeko tresna desberdin batzuk erabil daitezke: Foroak, baliabideak, laguntza, chata… • Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da. • Partaide bakoitzari helbide elektroniko bat emango zaio: asmakilo@elkarrekin.net WEB ORRIAK EDO BLOGAK 40
  • 41. http://gureasmakilo.blogspot.com/ http://asmakilo.blogspot.com/ www.elkarrekin.net • Gipuzkoan Zehar SARRERA Proiektu honen helburu nagusia Gipuzkoaren ezagutza bultzatzea da, ikastetxe desberdinen arteko kolaborazioaren bidez eta IKTak erabiliz. Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako 2.zikloko ikasleei zuzentzen zaie proiektua. Bi ikastetxeen artean gela-bikoteak antolatzen dira. Talde bakoitzak bere herriaren ikerketa egingo du eta beste taldearekin ezagupen horiek konpartituko ditu. Bukaeran ekoizpen guztiak webean argitaratuko dira. Ikastetxe bakoitzean irakasle batek koordinatzailearen papera beteko du proiektuaren arduradunekin harremanak errazteko. NORI ZUZENDUA Esan bezala, Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzentzen zaie bereziki. HELBURUAK Proiektu honek, Gipuzkoa ezagutzeaz gain, beste helburu hauek ditu: 41
  • 42. Herri ezberdinen arteko ikasleen harremanak sortu eta sendotu. • Gipuzkoa edota norberaren herria ezagutu. • Ikasleen artean teknologia berrien erabilera sustatu. • Talde bakoitzak ekoizpen digital bat burutu, programa eta baliabide informatikoak erabiliz. • IKTko tresnak era funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili eta komunikaziorako duten ahalmena ezagutu. BALIABIDEAK • Ikastetxean ezinbestekoa da ordenagailuetan Interneteko konexioa izatea eta argazki makina digitala edukitzea. • Elkarrekin.net plataformak irakasleen artean komunikatzeko tresna desberdinak eskainiko ditu: Foroak, posta elektronikoa, prestakuntza gunea… • Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da. WEB ORRIAK EDO BLOGAK http://www.elkarrekin.net/Gipuzkoa/Index.htm • Kutxa Ibiltaria SARRERA Proiektu honetan, Kutxa bat ikastetxez ikastetxe ibiliko da. Barruan ikastetxeek egindako argazkiak, testuak… eta abar konpartitzeko asmoarekin pasako dira; Bide batez, beharrezkoak diren teknologiako 42
  • 43. herramienta berriak erabiltzen ikasiko dugu. Proiektuak bere webgunea ere badauka, ikastetxeen arteko elkarlanerako. NORI ZUZENDUA Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat pentsatua dago HELBURUAK • LHko taldeen arteko harremanak sustatu • LHko ikastetxeetako gai ezberdinak (ingurukoak) ezagutu (argazkiak, testuak...) • Testu tipo ezberdinak erabili • IKTko tresnak ikasle eta irakasleen artean sustatu o IKTko baliabideak (foroa, argazki digitalak, testuen trataera...) era funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili, mankomunean lan egiteko duten ahalmena aprobetxatuz. WEB ORRIAK EDO BLOGAK http://kutxaibiltaria.blogspot.com/ http://www.elkarrekin.net/Kutxa/Index.htm • BIZKAIAN • Ostadarra SARRERA Proiektu hau, 2003-2004 ikasturtean hasi zen, Bilboko Berritzeguneetan. Proiektuan honek parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleen herrialdeetako ipuinak, abestiak, jolasak, errezetak eta beste biltzen ditu. Hamasei 43
  • 44. ikastetxetako 3-12 urteko haurrek egin dute bilketa-lana. Ikastetxe gehienak Bizkaikoak dira. Bilduman jasotakoak, hainbat hizkuntzatan idatzita daude, baina batez ere euskaraz eta gaztelaniaz. Proiektua garatzeko, irakasleek IKT teknikak ikasi eta ikasleekin erabili dituzte: webquestak, altxor-bilaketak, Interneteko bilaketak, beraiek sortutako web orriak, PowerPoint aurkezpenak eta hainbat ariketa mota egiteko tresnak (webquestak, hot potatoes, puzzleak...) NORI ZUZENDUTA 3-12 urte bitarteko Bizkaiako ikasle guztiei. HELBURUAK • HH eta LHko taldeen arteko harremanak sustatu • Herri ezberdinetako kultura, ohiturak… elkartrukatzea • IKTko tresnak ikasle eta irakasleen artean sustatu o IKTko baliabideak (foroa, argazki digitalak, testuen trataera...) era funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili, mankomunean lan egiteko duten ahalmena aprobetxatuz. WEB ORRIAK EDO BLOGAK http://www.saretik.net/ostadarra/ • ARABAN • Ipuin Sormen Tailerra SARRERA Arabako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako bost ikastetxek 44
  • 45. Berritzeguneko teknikari baten laguntzaz, “Elkarren arteko sormen testuak“ proiektua gauzatzeko webgune bat sortu dute. Jarduera honen bidez ikastetxe desberdinetako ikasleek harremanetan ipini eta elkarrekin testu desberdinak sortzen dituzte. Web-gunearen sorrera eta eraikitze lana Dulantziko ikastetxea, Arantzabela, Odon de Apraiz, Tokieder eta Angel Ganivet ikastoletako koordinatzaileek eta Berritzeguneko teknikari batek egin dute. Lehenengo pausoak duela bost ikasturte eman ziren. Bost ikastetxeko ikasleek “Ipuin Telematikoak” proiektuan parte hartu zuten eta ondorioak oso positiboak izan zirenez aurten proiektu honekin jarraitzea erabaki dute. NORI ZUZENDUTA Proiektu hau gehien bat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, beraien sormenak eta lanak aipatutako webgunean ipini eta ikusi ahal izateko. HELBURUAK • Lurralde honetako ikasleen artean teknologia berrien erabilera sustatzea. • Elkarlana eta lankidetza oinarri, erkidegoko bi hizkuntzatan irakurzaletasuna eta idazaletasuna garatuko duen inguru telematikoa sortzea. • Hezkuntza komunitatekideon ezagutza eta ikaskuntzan elkartasunean oinarritutako hezkuntza berriztatzeko esperientziak batera jartzea. WEB ORRIAK EDO BLOGAK http://www.proarabatic.org/testuak/index.php? option=com_content&view=frontpage&Itemid=1 http://arantzabela.blogspot.com/2009/05/sormen-testuak.html 45
  • 46. ONDORIOAK Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen. Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino. Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu. 46
  • 47. HEZKUNTZA TRADIZIONALA HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREKIN Dinamika gutxiago Dinamikoa Elkarreragin gutxiago Sozializatzeko onura Talde handia Hezkuntza irekia (mugarik gabe) Teknologia gabekoa Elkar lotura sortzailea Buruz ikasteko ikasketa prozesua Motibagarria Taula honetan beha daitekeenez, ikasgeletako metodologia teknologia bidez aurrera eramateak, eskola 2.0 bezalako proiektua esaterako, onurak besterik ez ditu ekartzen: hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko onurak ekarriko ditu, hezkuntza irekiagoa, zabalagoa…izango da, motibagarriagoa… Hau irakurriz gero, denek aho batez onartuko lukete beren ikasgeletan eskola 2.0 sartzea. Hau da, ikasle denak beren ordenagailu eramangarriarekin arituko lirateke geletan lanean. Baina guk uste dugu badirela kontuan hartu beharreko hainbat gauza. Batek baino gehiagok pentsatzen du gela teknologia berriekin hornituz gero hezkuntza aberasten ari direla eta lortuko dituzten emaitzak askoz hobeak izango direla. Baina hori horrela al da? Guk pentsatzen duguna baino gauza gehiago hartu behar dira kontuan horrelako proiektu batek emaitza onak eman ditzan. Horretarako, komeni da, jarraian idatzi ditugun esaldi hauei erreparatzea eta beraien inguruan pentsatzen jartzea: • Ikastetxea prest al dago aldaketei aurre egiteko? • Gelako metodologiak, irakasleenak eta ikasleenak aldatu egin behar dute! • Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez iezaiozu betiko bideari jarraitu! • Metodologia egoki gabeko teknologiak ez digu ezertarako balio! • Ikasle motibatuak behar ditugu! • Irakaslearen lankidetzarik gabe ez dago aldaketarik (irakasleak gidatu  ikasleak interpretatu) 47
  • 48. Ordenagailuak eta arbel digitalak gelan sartzeak ez du esan nahi hezkuntzan berrikuntza ekarriko duenik edo hezkuntza hobetuko duenik. GAKOA METODOLOGIA ON BATEAN ETA HEZKUNTZAKO PARTAIDEEN ALDAKETAN DAGO!!! Gure ustez, ikastetxe asko eta askotan, ez dituzte kontuan hartu goian aipatu ditugun puntu horietako asko, eta hori bidean aurrera egiteko oztopo handi bat delakoan gaude. Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez, irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola 2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta. Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean (matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea…) mantenukoei deitu eta dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean? Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu. 48
  • 49. Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati ateak zabaldu. BIBLIOGRAFIA http://craarino.educa.aragon.es/weduca/tablet.htm http://www.dinosaurio.com/maestros/aulas-autosuficientes.asp http://www.pelloerrota.com/ http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest http://www.ikasys.net http://barrutia1.blogspot.com/ www.elkarrekin.net http://www.iearn.org.au/tbear/ http://aginakopelutxeak.blogspot.com/ http://barrutia.blogspot.com/ http://www.youtube.com/watch?v=r4YulQGOXvw http://gureasmakilo.blogspot.com/ http://asmakilo.blogspot.com/ http://www.elkarrekin.net/Gipuzkoa/Index.htm http://kutxaibiltaria.blogspot.com/ http://www.elkarrekin.net/Kutxa/Index.htm http://www.proarabatic.org/testuak/index.php? option=com_content&view=frontpage&Itemid=1 http://arantzabela.blogspot.com/2009/05/sormen-testuak.html 49